Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Lauaxeta ikastolako ikasleak bigarren eta hirugarren sailkatu dira Matematika Ligan

Lauaxeta ikastolako ikasleak bigarren eta hirugarren sailkatu dira Matematika Ligan

Lauaxeta Ikastolako ikasleak bakarkako bigarren postu bat eta taldekako hirugarren postu bat lortu zuten, Zaragozan larunbatean izan zen IV. Matematika Liga Europarraren (Mathleague) finalean. Azken txanpa horretarako Lauaxetako 12 gazte sailkatu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko bakarrak hain zuzen.

Matematika Liga Europarreko finalerako txartela lortzeko hiru hilabeteko txapelketa burutu dute partaideek ‘online’ formatuan. Lehen fase horretan Estatu espainiarreko 920 ikastetxe eta 12.200 ikasle lehiatu dira eta hauen artean  Lauaxetako 12ek ikasle bikainen artean sailkatzea lortu zuten.

IV. Matematika Liga Europarra (Mathleague) deritzonak, matematika arloan gaitasun bereziak dituzten gazteak nabarmentzen ditu. Irabazleak gainera, Fundación Talentoko goi mailako gaitasunen programaren parte izateko aukera izango dute.

Zaragozako San Jorge Unibertsitatean izandako finalean Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa kategorietako hamar talde onenak lehiatu ziren. Lauaxetako 12 ordezkariek DBH 1 eta 4. maila bitartekoak izan dira eta beraien jaioterriak Basauri, Ugao, Amorebieta, Zaldibar, Bedia eta Ermua dira.

“Parte hartzaileak, matematikako ikasle onak izateaz gain, esfortzuan eta lorpenerako adorean txapeldunak dira, baita hizkuntzetan ere, frogak ingelesez izan baitira”, Fundación Talentoko zuzendaria den Osvaldo Carrilloren esanetan.

Ekitaldia telebista bidezko formatuan garatu zen eta saioko aurkezleak 2014ko irabazleak eta Fundación Talento Matemático y Científicoko bekadun ikasleak izan ziren. Pantaila erraldoi batek zuzenean eman zen ekitaldia eta streaming bidez ere eman zen. 

Lehiaketa honen antolatzaileak Fundación Talento Matemático y Científico, Wolfram Research, Universidad de San Jorge  eta Cooperación Internacional ONGa dira eta zientzietarako gaitasun bereziak dituzten ikasleak bilatu eta matematikarenganako interesa sustatzea du helburu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados