Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Lau urteko bidaia

Goiuri Iturriza, Xabier Boveda, Marisa Barrena, Miren Bihotza Erzilla, Ixone Aroma eta Asun Elorriaga (ezkerretik eskumara) dira ekimenaren dinamizatzaileak.

Otsailean hasi eta maiatzaren 5ean Plateruena Kafe Antzokian egingo den irakurraldi zabalarekin amaituko den ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimena, laugarren edizioan murgilduta dago. Literatura sustatu, arte honetara jendea erakarri eta euskal zaletasuna bultzatu nahi dituen ekimenaren bultzatzaileek, gai bat aukeratzen dute edizio bakoitzerako; aurten, ‘Bidaiak’ dira ardatza.

‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenari gogo onez erantzuten diote zaletuek eta erantzun zabala jasotzen dute bertaratzeko gonbidapenek. Iaz burututako hirugarren edizioari amaiera eman zion irakurraldian, Durangaldeko herri guztietatik, Bilbotik, Gasteiztik eta Iparraldetik etorritako 250 lagunetik gora batu ziren, literaturak izaera anitzeko jende ugari erakartzen duela agerian jarriz.

Ekimena abiatzeko ideia Marisa Barrenak bota zuen 2013ko ekainean durangon.comen idatzitako iritzi zutabean. Proposamenari Xabier Bovedak, Ixone Aromak, Miren Bihotza Erzillak, Asun Elorriagak eta Goiuri Iturrizak heldu zioten, nahiz eta “talde bat sortu baino gehiago ekimen hau antolatzeko biltzen diren pertsonak gara” Bovedaren esanetan. “Marisa Bilbo Zaharra euskaltegiak egindako irakurraldi baten egon zen eta horrelako ekitaldi bat herrian egitea polita izango zela komentatu zigun”.

Lehenengo edizioa prestatzen ari zirela, “behin egingo genuen ekimena izango zela pentsatuz hasi ginen, jarraipenik gabeko ekimena izango zela”, Barrenaren esanetan. Iritzi berekoa da Erzilla ere, lehenengo ‘Hitzez eta Ahotsez’ hura “behin egiteko erronka” izan baitzen.

Jendearen erantzuna, hala ere, espero zutena baina hobea izan zen eta bertara “adin desberdinetako literatur zaleak” gerturatu zirela azpimarratzen du Erzillak. Ez zen harritzekoa saio arrakastatsua izatea, kontuan izanda aukeratutako gaia Joseba Sarrionandiaren obra zela. “Denok gara oso Sarrionandia zaleak eta hori motibazio berezia izan zen” lehenengo edizioa antolatzeko.

200 testu

Zaletu batzuk, ordea, beldurrez hartu zuten idazle iurretarraren aukeraketa; baten batentzat bere testuak ulergaitzak zirelako eta beste batzuk “lehenengoz gerturatu zirelako” bere idatzietara. Hala ere, irakurraldian tokatu zitzaien testu txatala gustukoa egin zitzaiela zenbaiti gogoratzen du Barrenak eta “horren ostean, etxean zituzten Sarrionandiaren liburuak atera eta irakurtzera animatu ziren”.

Literaturara ez ezik, “Euskal zaletasunera erakarri eta euskaraz irakurtzera” animatzeko helburuak ere aitortzen ditu Bovedak, nahiz eta lehengo edizioan izandako irakurle batzuk gaztelaniaz eta portugesez idatzitako testuak irakurri zituzten.

Ekimenari amaiera ematen dion irakurraldi zabaleko partaideak “hiru aukera dituzte bertan parte hartzeko: testu bat aukeratu eta guri esan zein den testu hori; norberak sortutako testu bat irakurri edo, gehienek aukeratzen dutena, geuk esandako testu bat esatea”, dio Barrenak.

Testuak aukeratzea lan nekosoa da seikote eragilearentzat, guztira 200 testu inguru aukeratu behar dituztelako. Hala ere, “liburu bat leitzerakoan beti gabiltza pentsatzen testu batek lotura izan dezakeela aukeratutako gaiarekin eta horrek aukeraketa lana aurrezten digu”, aitortzen du Barrenak.

Helburuetako bat literatur zaleak eta irakurtzeko ohiturarik ez duten euskaldun zaharrak gerturatzea bada ere, ekimenaren eragileek euskaltegiko ikasleei, berbalaguneko partaideei edo institutu edo ikastolako ikasleei eman nahi diete protagonismo osoa.

Formatu irekia

Oinarriko baldintza irakurle bakoitzak bere testua azaltzeko dituen bi minutuko muga bada ere, partaideek hainbat bide dituzte aukeratutako idatzi-txatala jendaurrean eskaintzeko.

Ekimenaren ardatz nagusiak hitzak eta ahotsak badira ere, partaide batzuk “musikaz, antzerkiaz, margolanaz, dantzaz edo bestelako adierazpideekin” baliatzen dira euren testuak aditzera emateko gogoratzen du Bovedak. Izan ere, horrelako ekitaldiak diziplina anitzeko saioari “arintasuna eta osotasuna” ematen diote.

  • 6 horas de lectura ininterrumpida

    El ciclo literario ‘Hitzez eta Ahotsez’ ha elegido como tema central de su cuarta edición los ‘Viajes’ en su acepción más amplia. De hecho, los organizadores han propuesto tanto los trayectos realizados “a Anboto, a Cuba o a SP” como los recorridos introspectivos del propio ser humano. Esta iniciati...

  • Un viaje que empezó con Sarri

    La predilección que sentían por la obra de Joseba Sarrionandia el grupo de aficionados a la literatura que dinamiza ‘Hitzez eta Ahotsez’, propició que el autor iurretarra fuera el primer ‘invitado’ de esta iniciativa. Los textos seleccionados por los organizadores para la lectura pública que cerraba...

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados