Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Lau hitzaldiren zikloa antolatu du Elorrioko Gure Esku Dago ekimenak

Anjel Oiarbide izango da hizlari eguaztenean Elorrioko Udaletxeko pleno aretoan. (Argazkia: www.ukberri.net)

Elorrioko Gure Esku Dago ekimenak aste honetan hasi eta maiatzean amaituko diren lau hitzaldi sorta antolatu du ‘Mugi dezagun mugarria’ ekimenaren baitan. Solasaldien ondoren herritarrek egindako ekarpenak, Gasteizko Legebiltzarrera eramango den ‘Herritarron Itunean’ bilduko dira.

Ekimen hauek Gure Esku Dago gizarte dinamikaren aro berrian murgiltzen dira, izan ere “bildutako atxikimendua eraginetan bihurtzeko ordua etorri zaio”, ekimenaren eragileen esanetan. Eta lehenengo urratsa ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen herritarren kate erraldoia izango da.

Gure Esku Dagok ‘Herritarron Ituna’ eraman nahi du Gasteizko Legebiltzarrera, dokumentu hori baita, “erabakitzeko eskubideari edukia emango diona” hain zuzen. Agiri hori lantzeko, “herritarron hausnarketa sustatzen ari gara, mahai inguru eta solasaldi bitartez, erabakitzeko eskubidearen ertz ezberdinak azter ditzagun, eskubidea bera gure egunerokoarekin lotuz”.

Elorrion ‘Mugi dezagun mugarria’ ekimenaren baitan egingo diren ekimenak gaur bertan hasiko dira, Gure Esku Dago erakundearen sustatzailea den Angel Oiarbidek ‘Herritarron Ituna’ren inguruan emango duen hitzaldiarekin. Berbaldia Udaletxeko pleno aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Gainontzeko hitzaldiak ere eguaztenetan izango dira arratsaldeko 19:00etan, baina Iturri Kultur Etxean. Bigarren berbaldia apirilaren 18rako iragarrita  dago eta hizlaria Javier Urizar ekonomialari elorriarra izango da. Bere berbaldiak ‘Gizartearen erantzuna ekonomia globalizatuari’ du izenburu.

Hurrengo astean, apirilaren 25ean hain zuzen, Gabriel Frias nekazari eta ardandegidunak ‘Arabar Errioxan erabakitzea’ri buruz mintzatuko da.

Azken solasaldia maiatzaren 2an izango da eta berbaldia emango duen Susana Serrano Gazteluurrutia zuzenbidean lizentziadunak, ‘Kontzertu Ekonomikoa: mugarri ala akuilu?’ izango du hizpide.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados