Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Lau gaztek Europatik burutuko duten bidaiaren inguruko programa egingo du Pausak

Lau gaztek Europatik burutuko duten  bidaiaren inguruko programa egingo du Pausak

Pausa, Amorebieta-Etxanoko ikus-entzunezko ekoizleak, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako “Txapela buruan…” programa egingo du.  Saioak, lau gaztek trenean Europatik egingo duten bidaia erakutsiko du. Horretarako kasting-a egingo da datorren ostiralean, Bilboko EiTBko egoitzan.

15 egun Europatik zehar, trenean bidaiatuz, motxila gainean, eta gainera… dena doan. Hau da “Txapela buruan…” EiTB1en estreinatuko duen eta Pausa enpresa zornotzarrak egingo duen saio berriak eskaintzen duena. Antolatzaileek aurerratzen dutenez, bidaia osoko gastuak barne izango dira, hau da, InterRail paseak, dietak, lo egiteko lekuak eta bisitatuko dituzten lekuetako sarrera guztiak.

Eta trukean zer eskatzen dute?: abenturarako gogoak izatea, leku barriak eta pertsona desberdinak ezagutzeko aukera ondo aprobetzatzea eta gozatzeko gogoekin etortzea, besterik ez.

Baldintzak: 18-30 urte. Saioa euskaraz izango denez, euskaraz jakitea. Bidaia otsailaren 8tik 21arte izango da.

Kasting-a: Urtarrilak 18, goizeko 10etatik arratsaldeko 18ak arte EiTBko egoitzan, Capuchinos de Basurto Kalea, 2 (Harreran).

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados