Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Lau egunez ospatuko dute Berrizko gaztetxearen 20. urteurrena

etazer berrizko gaztetxea hiltegixe 1999
Etazer taldearen agur kontzertua Berrizko gaztetxea sortu zen urtean, 1999an.

Berrizko ‘Hiltegixe’ gaztetxearen 20. urteurrena ospatzeko prestatu dituzten ekintzei gaur emango diete hasiera eta, lau eguneko egitaraua osatuz, otsailaren 22ra arte, barikua, luzatuko dira. Izan ere, gaurko egunez, 1999ko otsailaren 13an sortu zen gaztetxea.

Gaur arratsaldeko 19:00etan txokolate beroarekin hasiko da urteurrenaren ospakizuna eta barikuan izango du jarraipena. 18:30etan kafe tertulia antolatu dute gaztetxeak 1999tik 2019ra arte izan duen ibilbidea mintzagai hartuta. Horren ondoren, 21:00etatik 22:30etara bokadiloak eta sangria afaltzeko aukera egongo da, Jam Session Akustikoa hasten den arte.

20. urteurreneko kamisetak salgai egongo dira gaztetxeko barran eta zapatuan, 15:00etan ospatuko den bazkari herrikoira berauek jantzita joateko gonbita egin dute antolatzaileek. Bazkarira joateko tiketak Fonda eta Guzur tabernetan egongo dira salgai 8 euro (ikasle eta langabetuak) eta 10 euroren truke.

Musika ugari

Bazkariaren ondoren ez da musikarik faltako, izan ere, 18:30etan poteo musikatua egingo dute Berrizko tabernetan zehar eta 22:00etan kontzertuen txanda izango da Kutre Band, Etsipen eta Los Moths taldeekin eta DJ Huicirekin, lehen biak herrikoak. Gauerdian ordu alaia izango dute eta goizeko 7:00etan mozkorren argazkia aterako dute.

Egitarauaren azken egunean, otsailaren 22an, kontzertu gehiagorekin gozatu ahal izango dute Berrizko gaztetxera urreratzen direnak. Gaueko 22:30etan hasita, The North, Zain, Hyssopus eta Etazer talde Berriztarrek eskainiko dituzte kontzertuak. Azken honek, 1999an, gaztetxea sortu zen urtean, eman zuen bere azken kontzertua eta Hyssopusek 2009an, gaztetxearen 10. urteurrenean; baina 20. urteurrena ospatzeko berriz elkartuko dira oholtza gainean. Kontzertu hauekin, “generazio aldaketa” islatu nahi izan dute ‘Hiltegixe’ gaztetxekoek, izan ere, The North taldeko gitarra-jolea, Etazer taldeko baxu-jolearen semea da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados