Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Lana, ikasketak eta bizi baldintza duinak aldarrikatzen ditu Ernaik Durangoko gazteentzat

DurangoErnaiDurangoko Ernaik, ezker abertzaleko gazte antolakundeak, azken urteetan eskualdeak eta herriek bizi izan duten eraldaketa sozioekonomikoaren zein gazteen egoera eta bizi baldintzen inguruko azterketa egin du azken hilabeteetan eta horren ondorioak eman zituzten ezagutzera atzo egindako agerraldian.

Gazte antolakundeak Durangok bizi izan duen “hiritartze prozesu nabarmena” salatu du, beraien arabera “ustelek gidatutako Durango hiri gris bihurtzera bidean” doalako. EAJk eta PSOEk La Vuelta, MTV Bizkaia Music Week edo tren geltokiko etxe orratzen bezalako proiektuak bultzatu eta finantzatzen dituzte eta, bitartean, “herritarren eta herri eragileen eskaerei entzungor eginez”.

Egindako hausnarketan, Abadiñon eta Iurretak eraikitako merkatal gune erraldoiak ere kritikatzen dituzte “herritarron kontsumo ereduak” eraldatzeagatik, komertzio txikien eragindako kalteagatik eta herri-bizitza galtzera eramateagatik.

AHT, Fracking-a edo autopista elektrikoen proiektu suntsitzaileek suposatzen duten mehatxua edo langabeziak edo lan prekarietateak gazteengan eragiten duten ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak ere kritika zorrotzak jaso dituzte. “Beste kasu batzuetan ikasketak etengabe luzatu beharrean, edo lan-praktiketan baldintza kaxkarretan eta musutruk lanean” egin beharrak eragin zuzena du “emantzipatzeko ezintasunean”.

Egindako hausnarketaren ondoren “Durangaldea bizi baten aldeko bideari” ekingo diotela azpimarratzen dute Ernaiko kideek, “eguneroko txinaurri lanetik abiatuta eta sinergiak lortzeko xedez”. Horretara bidean, “herri mugimenduko eragileekin” harremanak indartzeaz gain “kalean ere egongo gara: gutxi batzuen zerbitzurako ustelen erregimenak eraiki nahi dituen proiektuen aurrean”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Unai

    van de comunistas y tienen camaras para grabarlo!

    Deja una Respuesta
  2. Trump

    A esos los ha puesto alguien con el papelito y no saben ni de que hablan. Si tanto condenais el capitalismo a ver cuando dejais de vestir de levys, nike, quicksilver, billabong etc., y de ir a colegios pijos. Cómo se nota que están cerca las elecciones!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados