Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

LABek larunbateko manifestaziorako eta beste mobilizazioetarako deia egin du

LABek mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.
LABek mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.

LAB sindikatuak hainbat mobilizazio deitu ditu datozen egunetarako prekarietatearen aurka. Azpimarragarrienak larunbat honetan Bilbon egingo den manifestazio nazionala eta ekainaren 3an Durangon ‘ETTak itxi!’ goiburupean egingo dena.

Sindikatu abertzaletik adierazi dutenez manifestazioarako deialdia “ezohiko da” eta “aparteko arreta eskatzen duena”. “Mobilizazioaren bidez Euskal Herrian bizi dugun egoeraren larritasuna” salatzeaz gain, sindikatuak pauso bat emango du langileek eskatzen dituzten alternatiben bidean

LABek “laster 10 urte beteko dira neurri sozioekonomikoez mozorrotutako erreforma politikoa hasi zela” gogoratzen du eta erabaki horrek “emergentzia sozialeko egoera” erakarri duela dio. Sindikatuaren arabera “epe luzeko langabezia %19koa izatetik ia %43koa izatera” pasatu da; “2016ko lehen lau hilekoan sinatu ziren kontratuen ia %93 aldi baterakoak” izan dira edota “EAEko biztanleen %18,2 eta Nafarroakoen %24,2 pobrezia-atalasearen azpitik” bizi da.

Ainhoa Etxaide buru duen sindikatuak bost aldarrikapen nagusi finkatu eta prekarietatearen kontrako borrokaren erdigunean kokatu ditu. “1200 euro eta 35 orduko lanastea, lan osasuna ziurtatzea, euskaraz lan egiteko eskubidea eta neurri horien bermea emakumeentzat”, alegia.

Larunbateko manifestazioa arratsaldeko 17.30ean hasiko da Bilboko Udaletxean eta LABek elkarrekin bertaratzeko deialdia egin du. Nahi dutenentzat tren geltokietan batzeko ordua jarri dute, Ermuan 15.11tan, Zaldibarren 15.21etan, Berrizen 15.25etan, Matienan 15.29etan, Durango 15.31tan, Euban 15.38etan eta Zornotzan 15.43etan)

Mobilizazioak Durangaldean

LABetik adierazi dutenez “Durangaldean ere zer esan handia dugu langileok bizi dugun krisialdiaz eta pairatzen dugun prekarizazioaz”. Horren adibide larrienetako bat Aldi Baterako Laneko Enpresek (ETTak) jokatzen duten papera da.

ABLEek langileak baldintzarik prekarioenetara kondenatzen ditu “soldata miserableekin” eta horretaz gain “laneko prebentziorik gabe langileon osasunarekin jolastuz”, “egonkortasun falta” eragiten du, “gazteak pobrezia eta miseriara” kondenatzen ditu, euskara lan-jardunetik desagertarazten du eta emakumeen kontrako diskriminazioa sakontzen du.

Prekarietatearen aurka ‘ETTak itxi!’ goiburupean Durangon egingo den mobilizazioa ekainaren 3an izango da goizeko 11.30ean, Udaletxeko plazatik hasita.

LABek beste bi deialdi ere egin ditu. Bata, Zerbitzu Publikoen defentsan egingo dena, maiatzaren 31n izango da, 17.30ean, EITBk Bilbon duen egoitzatik abiatuta. Bestea hurrengo egunean izango da, goizeko 10.00etan Bilboko Plaza Zirkularrean eta mobilizazio horretan Zerbitzu Pribatuetan dagoen prekarietatea salatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados