LAB sindikatuak Zornotzan egingo ditu Maiatzaren 1eko mobilizazioak

LABMaiatzak1LAB sindikatuak eskualdez eskualde egingo ditu Maiatzaren lehenerako deitutako mobilizazioak eta Durangaldeko kasuan Zornotzan batuko dira sindikatuaren ordezkari, kide eta jarraitzaileek. ‘Lan, bizi, herri duina’ lelopean egingo diren ekitaldiak Ermun goizeko 10:00etan abiatuko den kotxe karabanarekin hasiko dira.

Lehenengo mobilizazio horretan bilduko diren autoek eskualdeko zenbait herritik pasatuko dira eta 11:00etan geldialdia egingo dute Abadiñoko Eroskiko parkingean. Ondoren, Zornotzarako bidea egingo dute. Behin Zornotzara helduta, manifestazioa egingo dute 12:00etan eta 15:00etan bazkari herrikoian parte hartzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

Prestatutako mobilizazioetan protagonismo berezia izango dute gazteek, emakumeek eta pentsiodunek, beraiek baitira “prekarietate handiena jasaten duten kolektiboak”, LABetik adierazi dutenez; are gehiago, “gazte-emakume edo pentsiodun-emakume izanda”.

Aurten prestatutako ekimenak erronka bikoitza dute. Alde batetik, eraldaketa sozialerako grina gauzatzeko mobilizazio soziala indartzea du xede, eta bestalde, aldaketa hori burujabetza prozesuarekin lotu nahi dute. Horregatik, “egoera guzti hau aldatzea borrokaren bidetik besterik ez dugula lortuko argi daukagu” azpimarratu dute.

Gainera, Maiatzaren 1ean lan istripuz edota lan gaixotasunaren ondorioz hildako langileak gogoratuko dituzte sindikatu abertzalearen ordezkariek.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar