Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

LAB sindikatuak soldata arrakala arazo politikoa dela salatu du

lab-brecha-salarial-Durango-8-marzo-martxoaklab soldata arrakala brecha salarial seguridad social gizarte segurantzaDurangoko LAB sindikatuak generoaren araberako soldata arrakala ez dela kopuru hutsa salatu du, arazo politikoa baizik. “Emakumeen lanei balioa kentzeko, lan horiek doan eskuratzeko, gutxiago ordaintzeko, jardunaldi partzialak eta aldi baterako kontratuak inposatzeko eta zaintza lanak egitera behartzeko sistema kapitalista heteropatriarkalak erabiltzen duen tresna bat da”, azaldu dute.

Halaber, emakumeek zaintza lanak doan egin ditzaten edo gutxi ordainduak izan daitezen sistemak ahaleginak egiten dituela esan dute sindikatutik. “Hainbat eremutan ikus dezakegu zelan egiten den hau: industrian ez da ia emakumerik  kontratatzen, zaintza lanetan diarduten emakumeak gainordezkaturik daude eta, ondorioz, gizon eta emakume pentsionisten arteko soldata arrakala izugarria da”.

Etniaren araberako lan banaketak ere soldata arrakala handiagoa sortzen duela esan dute, lanik gogorrenak, gutxien ordaindu eta arautuak eta esplotazio egoera latzenekoak beste jatorri batzuetako pertsonei egotziz.

“Aurten instituzioak interpelatzen ditugu zuzenean eta gaurkoan guk gizarte segurantza interpelatzen dugu ez dutelako guzti honi dagokio­nez ezer egin”, gaineratu dute. “Sistema honetan sinesten ez dugulako, M8an kapitalismo heteropatriarkalari planto!”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Violeta

    Y las bengalas que tienen en sus mános estas chicos/as/es no son contaminantes al medio ambiente o tiran arma de violetas ….???? Consejos doy qué para mi los quiero.

    Deja una Respuesta
    1. Lila

      Y aún falta lo mejor por llegar: el humo de las barricadas de fuego. Has visto poco todavía.

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados