Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

L-KM, botiken negozioen inguruko “komedia barbaroa”

L-KM, botiken negozioen inguruko “komedia barbaroa”

L-KM (Larria, Kutsakorra eta Mendebaldekoa) “komedia barbaroa” aurkeztuko du Tartean Produkzioak Durangoko San Agustin Kultur Gunean, datorren abenduaren 7an.  Bertan, Mikel Martinez aktore nagusiak hiru pertsonai desberdinen papera antzeztuko ditu. 

“Komedia barbaro” honekin datoz Jokin Oregi eta Patxo Telleria gidoigileak eta Mikel Martinez ikuskizun honetako aktore bakarra. L-KM (Larria, Kutsakorra eta Mendebaldekoa) lana San Agustin Kultur Gunean aurkeztuko dute datorren asteartean, arratsaldeko 20.00etan.

 ???Komedia barbaroa deritzogu, oso exageratua delako. Gu komendianteak gara, beraz komedia bat egin dugu. Barrea da gure tresna???, azpimarratu du Martinezek ikuskizunaren aurkezpenean.

Ikuskizunean, botikak egiten dituen enpresa pribatu bateko ikerlariak gripe berri baten kontrako sendabidea aurkitu beharrean daude eta sendabideak nola funtzionatzen duten ikusteko, ezinbestekoa izango da pertsonekin esperimentu frogak egitea.

???Gaixotasun berri bat agertzen denean, beldurtu egiten gaituzte eta beldur horrek etekin komertzial bat eragiten du. Ez gaude farmazeutikoen esperimentuen kontra, baina bai negozio zikinen kontra???, baieztatu du Jokin Oregik. Horregatik ikuskizunaren helburu nagusia, ???publikoarekin gure kexa konpartitu eta izaera kritikoa ez galtzea da???.

Aurkezpenean aurreratu duten bezala, bakarrizketa bat da eta Martinezek hiru pertsonai oso desberdinen papera antzeztu beharko ditu bertan. ???Bakarrizketa batean dena dago zure gain beste aktoreen laguntzarik ez daukazulako, baina publikoa monologoekin liluratuta geratzen da errez???, azpimarratu du aktoreak.

Nahiz eta Durangoko San Agustinen aurkezpena izan, inguruko beste hainbat herritan, Markinan eta Gernikan besteak beste, antzeztuko dute lana. ???Badakigu inguruan interesa haundia dagoela???, aurreratu du aktore nagusiak.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados