
“Jolas egiteko askatasuna behar da, epairik eza, jarraitu beharreko eredurik eza. Orduan soilik utziko diogu gure burua inguruko pertsonekin alderatzeari eta hasiko gara gu geu izaten, benetan sentitzen dugun hori adierazteko beldurrik gabe”, azaltzen du Kutsuren sustatzailea den Sandra Hernandez Pretel berriztarrak. Bere semea lau urtez saindu ondoren, atsegina zitzaion zerbaitekin berreskuratu nahi zuen bere lan-bizitza, eta lagun batek gomendatuta Arno Stern alemaniarraren lana ezagutu zuen.
Sternek hiru zutabetan oinarritzen du heziketa sortzailea: taldea, jolasa eta asistentzia. “Taldea heterogeneoa izan behar da, eta adin eta baldintza desberdinetako pertsonek osatu behar dute. Aniztasun horri esker, pertsona bakoitza desberdin sentituko da, eta, hala, alderaketak, epaiak eta lehiakortasuna saihestuko dira egiten ari garen lanean”, dio.
Jolasa, berriz, tailerraren jomuga da. “Jolasa banaka egiten dugun ariketa bat da, pertsona bakoitzaren erritmoa errespetatzen duena; ikerketa-prozesu bat da, inprobisatzeko, adierazteko eta gure buruarekin konektatzeko aukera ematen diguna, ikaskuntza sakonaren bidez”, Hernandezen arabera.
Azkenik, asistenteak taldea zaintzea eta asistentzia eskaintzea du helburu, eta taldearen barruan, hura osatzen duen pertsona bakoitzari eskaini behar dio arreta hori, jolasaren prozesua ahalbidetuko duten baldintzak bermatze aldera.
Tailerrak
Kutsuren eskaintza hiru jardueratan jarriko du arreta: konfigurazio-jolasa, pintura-tailerra eta buztin tailerra. Konfigurazio-jolasean taldea osatzen duten 3-16 urte bitarteko haurrek espazioak eraiki ahal izango dituzte, horietan egoerak, pertsonaiak… sortu eta birsortzeko. Horretarako, kartoia izango da tresna nagusia.
Pertsona bakoitzak askatasun osoa edukiko du sortzeko eta asmatzeko, eta baldintza egokiak betetzen badira, errespetuzko prozesu pertsonal eta kolektibo bat garatuko da eta konkistak egingo dira ezagutza-mailan, emozioetan eta mugimenduetan, proposamenik edo eredurik ezarri gabe.
Pintura-tailerrean eta buztin-tailerrean adin eta ezaugarri desberdinak dituzten 8-15 pertsona heterogeneok osatuko dute taldea. Taldearen barruan, pertsona horietako bakoitzak bere adierazpide propioa garatuko du, sorkuntza-prozesuan eragin dezakeen eredurik eta proposamenik gabe.
Leku honetan taldearekin partekatzen da espazioa, baina jolasa banakakoa da; irakaskuntzarik gabeko lekua da, epairik eta ebaluaziorik gabekoa, baina, ez, ordea, ikaskuntzarik izango ez duena. Jolastuz deskubritzean, izan ere, ikaskuntza pertsona bakoitzaren beharrizanetatik eta nahietatik sortzen da, eta ikaskuntza hori une egokian gertatzen da.
“Hemen egiten den guztia norberarentzat eta plazerrez egindakoa da”
Asistentearen zeregina “funtsezkoa da, alde batetik espazio pertsonalaren eta kolektiboaren artean oreka egokia egon dadin, eta, bestetik, parte hartzen duen pertsonetako bakoitza babestuta sentitu dadin, epairik eta gidarik gabe, sor dakizkiokeen beharrizanak aseko dizkion pertsona bati esker”, zehazten du.
“Kutsun egiten diren gauzak ez dira espazio honetatik kanporatzen, egiten dituzten unean egiten baitiote aurre besteen balorazioari, aldekoa edo kontrakoa izanda ere. Eta horrek baldintzatuko luke hurrengo jolasaldia”, Hernandezen arabera. “Hemen egiten den guztia norberarentzat eta plazerrez egindakoa da, besteek diotenari eta azken emaitzari erreparatu gabe”.
Tailerrak datorren astean hasiko badira ere, —astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 19:30era—, Kutsuko ekimenak gaur bertan abiatuko dira Miguel Castrok arratsaldeko 18:30etatik aurrera emango duen hitzaldiarekin. Espazioaren aurkezpen ofiziala berriz, bihar, ostegunez, ordu berean hasiko den ate irekien jardunaldiarekin egingo da.
Kutsu: Kalebarria, 30 DURANGO | 615 76 11 19 | info@kutsu.eus | www.kutsu.eus | Facebook | Instagram
¿Qué es Kutsu?
Sólo cuando jugamos desde la libertad, desde el no-juicio y sin modelos impuestos a seguir, es cuando nos dejamos de comparar con el resto de personas que nos rodean y empezamos a fluir sin miedo a expresar realmente lo que sentimos.
Los talleres son espacios de expresión donde las personas que conforman el grupo juegan, descubren, investigan y aprenden de forma individual mientras son asistidos por una figura (asistente) que proporciona todo aquello que cada persona necesita en cada momento respetando siempre la no interferencia y el desarrollo de la investigación para que cada persona encuentre su propia forma de hacer las cosas.
La heterogeneidad del grupo, que incluye a personas de todas las edades y condiciones, junto con la figura de la persona que asiste, crean un espacio protegido donde cada persona se siente aceptada por lo que es y no por lo que hace, un espacio que permite que cada persona esté consigo misma, sin juicios, sin modelos y sin valoraciones, desarrollando y manifestando su capacidad creadora, posibilitándonos ser personas más autónomas y dándonos herramientas para identificar y satisfacer nuestras necesidades.