Friso
Friso
Friso
Friso

‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ pelikula emango da bihar Durangon, Euskal Zinemaren Egunaren harira

DurangoZugazaKutsidazuBideaIxabelDurangoko Zugaza zinemak ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ filma eskainiko du bihar, iluntzeko 20:00etan, Euskal Zinemaren Egunaren harira. Ikusle gazteak zinera erakartzea eta belaunaldi berriei euskal zinemagintzaren ekoizpen ezagunenak pantaila handian aurkeztea nahi da EZAEk, Euskadiko zine-aretoen elkarteak, antolatutako ekimenarekin.

Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuések zuzendutako ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ 2006an pantailaratu zen, Mikel Losada, Ainere Tolosa eta Iñake Irastorza protagonista zituela, besteak beste. Pelikulak 1994an Joxean Sagastizabalek argitaratutako umore eleberria zein 2003an estreinatutako antzezlana ditu aurrekari.

Euskal zinemaren klasiko honek Juan Martinen esperientzia kontatzen du. Euskara maila hobetzeko asmoz, uda baserrian pasatzea erabakitzen du donostiarrak, eta berehala konturatzen da euskaltegian ikasitakoak ez duela baserritarren euskararen antzik. Horrez gain, Juanek baserriko lanak ezagutzen ez dituenez, egoera barregarri mordoa eskaintzen ditu, baita esperientzia eder asko ere.

Egitasmo honek Euskal zinemagintzaren klasikoak berreskuratzeko xedea duenez, 4,5 euroko prezio murriztua izango du sarrerak.

‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ pelikularen emanaldia hasi aurretik, Asier Altunaren ‘Artalde’ film laburra ikusiko dute bertaratuek.

Egitasmo honen barne eskainitako lehen filma Álex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren ‘Acción Mutante’ izan zen, eta laster iragarriko dira hurrengo saioak.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar