Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Kulturaz eta ilusioz beteriko Azoka

Arratsaldean izandako Inaugurazio ekitaldiarekin hasi zen atzo ofizialki 49. Durangoko Azoka, ekitaldiko aurkezlea Kike Amonarriz izan zela. Agintariek izan baziren arratsaldeko protagonistak, egunean zehar ikasleek bete zituzten Azokako kaleak, ohikoa denez Ikasleen eguna izan zelako lehenengokoa.

Inaugurazio ekitaldiko protagonistak nagusiak emakumeak izan ziren, aurkezpenean Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua, Josune Ariztondo Aldundiko Kultura Diputatua, Aitziber Irigoras Durangoko Alkatea eta Nerea Mujika Azoka antolatzen duen Gerediaga elkarteko presidentea izan ziren oholtzan.


Rockero zaharrak eta kumu berriak

Laurak eskertu zuten sortzaile, eragile, idazle, ekoizle, erosle eta euskaltzaleei Durangon egoteko egiten duten ahalegina eta Kulturaren plazak euskararentzat eta euskal kulturarentzat duen garrantzia. Amonarrizentzat “rockero zaharren eta kimu berrien topalekua” den Azoka, guztiz “estrategikoa da” Uriarterentzat. Idigorasek berriz deia luzatu zien euskaltzale zintzo guztiei Durangora gerturatzeko  “euskara eta euskal kulturaren magalean denok kabitzen baikara”.

Mujikak Azokak sortzen duen ekosistema berezian murgildu eta zirraraz beteriko “zortzi geltokiko ibilbidea” egitea proposatu zuen eta  “astelehena bitartean, taupada biziko lau egun ditugu aurretik” azpimarratu zuen.


Herri gonbidatua

Aurtengo herri gonbidatua Okzitania da eta sarrera hitzaldirako Sèrgi Javaloyès izan zen gonbidatua, bere solasaldian herri horren ezaugarriak eta gaur egungo egoeraren berri eman zuen ‘Okzitania herrialde batetik haratago, etorkizun kosmopolita’ hitzaldian.

Hala ere , ikasleak izan ziren eguneko protagonista nagusiak, prestatutako egitaraua bereziki beraientzat zelako eta, batean-bestean, 30 ekitalditan parte hartzeko aukera izan zuten. Saguganbaran, esaterako, idazkera eta musika sorkuntza tailerretan murgildu ziren eta Yolanda Arrieta idazleak gidatutakoan partaideak “dinamika baten murgiltzea” eta “idazkeraren desmitifikazioa” bilatzen zuen,horretarako  oinarrizko “trikimailuak emanez”.


Ia 1200 ikasle

Azokak Euskal Herriko 36 ikastetxe eta ia 1200 ikasle erakarri zituen goizean eta kopuru horrekin ez da harritzekoa Areto Nagusia gainezka egotea. Haurrek eta gazteek irakasleek jarritako lanak egiten eta han-hemenka ibili ziren poster, egutegi eta argitaletxeek eskainitako materialaren bila.

Beraientzat  liburuek ez ziren erakargarriegiak eta nahiago zuten musika eta musikarien inguruan ibiltzea. Gogokoenak Gatibukoek, Alex Sarduy buru, edo Zea Mays taldeko Aiora Renteria abeslaria. Biek ala biek ehunaka sinadura selfie, argazki artean, denbora izan zuten diskoak saltzeko,  Gatiburen kasuan, ‘Euritan dantzan’ lan berria. Zea Mays berriz, iaz argitaratutako ‘Da’ diskoarekin gerturatu zen eta hala ere Renteria ”oso pozik” zegoen salmentekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Gerediagako bazkidea

    Kazetariak ilusioa dioen lekuan, nik DESILUSIOA esango nuke. Urtero lez Ilusioz hurbildu nintzen sarrera hitzaldira baina ez zegoen orain arteko Gerediagako azoka guztietan egon garen atso-agureentzat jezarleku nahikorik. Hori bai gonbidatuentzat hainbat aulki-lerro zeuden erreserbaturik. Atzokoa ikusita galdera hau luzatzen dizut: Norentzat izan zen sarrera ekitaldia? Kastarentzat? kazetarientzat?
    Horrela izan behar badu, OK. baina ez bidali gondapenik kuota zintzo ordaintzen dugun bazkideoi. Bata ala bestea. Atzo ulertu nuen zergatik zenioten gerediagar bazuk horrenbesteko beldurra horizontaltasunari. NEREA MUJIKA anderea, goikoei begiratzea ondo dago baina noizbehinka aldamenera be begiratu, bazkideok be zure taldekideak gara, ala ez?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados