Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Kulturaren erakusleiho erraldoiak ateak zabaldu ditu, Galiziarekin bat eginez

Kulturaren erakusleiho erraldoiak ateak zabaldu ditu, Galiziarekin bat eginez

Euskal Kulturaren jai nagusiak ateak zabaldu ditu gaur goizean. Aurtengo 46. edizio honen lehenengo pausuak galiziarrez izan dira. Izan ere, Anton Reixa kulturgintzan funtsezko pertsonaia denak  inaugurazio ekitaldia egin du. “Galizia denok gara” esanez ekin dio hitzaldiari eta “Galizia Euskadi da” esanez amaitu du ekitaldia pertsonaia polifazetikoak. Beraz, estreinaldia izan ondoren, oraindik lau egun ditu aurretik Durangoko Azokak.

Urtero legez, arreta handiz espero izan da Azokako inaugurazio ekitaldia. Izan ere eta aurreikusten zen bezala, Elkartegia txiki gelditu da. Bertan, euskal erankudeetako, kulturgintzako ordezkariak eta euskaltzaleak izan dira, besteak beste.

Edizio honetako kultura gonbidatua Galiziakoa izan da. Juan Carlos Fernández Fasero, Agadic erakudendeko ordezkaria eta Anton Reixa, kulturgintzan funtsezko pertsonaia dena, inaugurazio ekitaldiko protagonistak bilakatu dira dudarik gabe.

 

200 ekitalditik gora

Irribarreak eragin dituen keinuz beteriko hitzaldian, “ez dugula inolako errurik Galizian jaio izanaz, galizarra izatea kasualitate biologikoa baita. Zuek Euskal Herrian jaio izanaz errurik ez duzuen legez”, gogoratu du Reixak. Azkenik, basamortuan galdu ziren galiziarren eta euskaldun biren historia kontatu du, publikoaren irribarreak eraginez.

Beraz, kulturaren erakusleiho erraldoienak ateak zabaldu ditu dagoeneko, eta hasieratik ezagunak diren idazle eta musikariak ez dute utzi izan nahi zaletuekin egoteko aukera paregabea.

Hala ere, “garai berrietako” Azokak lau egun ditu aurretik. Bertan, 200 ekitaldi baino gehiagoz gozatzeko aukera eskainiz, aurkezpen, emanaldi, tailer, hitzaldi eta bestalako ekitaldien artean. Bestalde, hiru gune berri izango ditu, ‘Irudiena’, ‘Szenatokia’ eta ‘Kabi@’, hurrenez hurren. Gainera, guztira 434 izenburu berri esakainiko dira aurtengo Azokan.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados