Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kulturaren aniztasuna jarriko du agerian 2021eko Euskal Jaiak

presentacion-euskal-jaia-durango-2021Durangoko Euskal Jaiak kulturaren aniztasuna eta aberastasuna jarriko ditu agerian barikuan hasi eta ekainaren 20a bitartean. Iazko etenaldiaren ondoren, musika, dantza, bakarrizketa, bertsolariak eta artisau zein nekazaritza azokak beteko dute errekuperatutako ekimenaren egitaraua.

Barikuan hasiko den edizioa Ezkurdi plazan zein Landako Gunean dauden ikurrinen aldaketarekin abiatuko da 18:00etan, ohorezko aurreskua dantzatuz. Azken espazio horretan baina hurrengo egunean, Beñat Gaztelumendi bertsolariak, Xabier San Sebastian, Joserra Senperena eta Quico Pugès musikariekin batera ‘Loreak eta Zauriak. Xabier Leteri kantari’ sorkuntza eskainiko dute, eta domekan ‘Festamendua’ dantza ikuskizuna taularatuko dute Tio Teronen Semeak.

Adriana Bilbao & Beñat Achiaryk San Agustin Kultur Gunean datorren asteko eguenean eskainiko duten ‘Burdina-Hierro’ dantza ikuskizunarekin abiatuko da ekaineko egitaraua. Eixu artisau elkarteak barikutik domekara Landako Gunean jarriko duen azokarekin eta domekan egingo den umeen eskolarteko lehiaketa artistikoaren sari banaketarekin osatuko dira asteburuko ekitaldiak.

‘Durango Hiria’

‘Euskal Jaiak Uhinetan” irrati-saioarekin jarraituko du egitarauak ekainaren 12an. Egun berean, ‘FutbolisTOK’ bakarriz­keta eskainiko du Zuhaitz Gurrutxagak San Agustin Kultur Gunean. Andra Mari basilikan berriz, organo, saxofoi, alboka, perkusio eta ahots kontzertua eskainiko dute Ana Belén García, Mixel Ducau eta Caroline Phillips musikariek.

Andra Mariko elizpean egingo den nekazaritza azokarekin abiatuko da ekainaren 13an San Antonio egunerako prestatutako egitaraua. Egunean zehar, suziriak eta Ezkurdin egongo den musika saioa iragartzen dira eta eguerdian ‘Ez da kasualitatea’ bertso-saioa eskainiko dute Landako Gunean Alaia Martin, Oihana Iguaran, Erika Lagoma eta Leire Vargasek, Maite Berriozabal gai-jartzaile lanetan izango delarik. Arra­tsaldean, Bartolome Ertzillaren soireé musikala egongo da San Frantzisko elizan, ‘La primavera del pianista, colección de seis bailables fáciles’ partitura aurkeztuz.

Aurtengo egitaraua 19an Xuacu Amieva & Dobra taldeak eskainiko duen ‘Durango Hiria’ Txistu Kontzertuarekin, eta hurrengo egunean egingo den Julene Azpeitia lehiaketaren sari banaketarekin eta Luhartz taldearen erromeriarekin borobilduko da.

Kalera irtetea

Aurtengo Euskal Jaiaren aurkezpen ekitaldian Juan Antonio Bueno eta Mikel Uriguena zinegotziekin batera Laura Vallejo kultura teknikaria, Udaleko Euskara Zerbitzuko arduradunak eta Durangaldeko Artisten Elkarteko, Arandoño Kultur Elkarteko eta Silboberri Txistu Elkarteko kideak azaldu ziren.

Buenok eta Uriguenak bat egin zuten azpimarratzerakoan, errespetatu behar diren segurtasun neurriekin bada ere, “plazer bat dela berriro kalera irtetea” egitasmo honekin. Gainera “datorren urtean oraindik eta programazioa indartsuagoa” eskaintzea espero dutela adierazi zuten.

Iragarritako ikuskizunetarako beharrezkoa da aldez aurretik sarrera erreserbatzea, www.durango.eus, Durango Kulturaz Blai (DKB) mugikorrentzako aplikazioaren bidez edo Arte eta Historia Museoan edo bertako telefonoan (94 603 00 20).

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados