Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Kultura Digitalari buruzko gogoeta egingo dute Plateruenako Zilar Astean

Kultura Digitalari buruzko gogoeta egingo dute Plateruenako Zilar Astean

Durangoko Plateruenak antolatutako seigarren Zilar Asteak Kultura Digitala izango du ardatz. Martxoaren 23tik 27ra bitartean burutuko den ekimen horrek, euskal kulturak sorkuntza digitalean duen presentzia aztertzeko aukera eskainiko du. Egitarauan mahai-inguruak, erakusketak eta berbaldiak tartekatuko dira.

Zilar Asteak iraungo dituen bost egunetan ‘Euskal Herriko sortzaile eta kolektiboen sormen digitalak sarean’ deituriko erakusketa izango da ikusgai, goizez 11.00etatik 13.00etara eta arratsaldez 16.30etatik 19.30etara.

‘Kultura, komunikazioa (komunikabideak) eta Gizartea sarean’ gaiari buruzko mahai-ingurua posmodernoa//Open spacearekin hasiko dira ekitaldiak 25ean, arratsaldeko 19.00etan. Hizketaldian komunikazioa eta sorkuntza arloetan diharduten  Nagore Txintxurreta, Libe Mimenza, Ekaitz Goienetxea eta Maider Larrañaga mintzatuko dira.

Durangoko batxilerdun hezkuntza zentrotako ikasleak izango dira 26 eta 27ko protagonistak, beraientzat antolatu baitira goizeko 10.00etatik 12.00etara burutuko diren ‘Kulturala Digitalean sortzen!’ gaiaren inguruko bi tailerrak.

Zilar Asteko azken egunean, 27an hain zuzen, inprentatik eta tintatik ordenagailura eta biterako jauzia aztertu eta ‘E-rakurleak’ proiektu berritzailearen inguruko berbaldia izango da. Arratsaldeko zazpietan hasiko den solasaldian Euskal Idazleen Elkarteko Goiatz Landibar, Donostiako  Liburutegi zerbitzuko arduraduna eta Durangoko Udal bibliotekako zuzendaria  den Xabier Aranguenak parte hartuko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados