Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Kultur eta kirol ekitaldiekin osatuko da Elorrion Berrio-Otxoa eguna

Mario Izeta Bilboko gotzainak emango du Berrio-Otxoa eguneko Meza nagusia.
Mario Izeta Bilboko gotzainak emango du Berrio-Otxoa eguneko Meza nagusia.

Elorrioko herriak, Bizkaiko patroiaren eraspenezkoekin batera, Balendin Berrio-Otxoaren jaia ospatuko du bihar eta hori dela eta hainbat ekitaldi prestatu dira gaurko eta biharko. Elizkizunez gain, kultur eta kirol ekitaldiak tartekatuko dira egitarauan.

Elorrixa Ekologi Taldeak antolatutako Azoka ekologikoarekin hasiko dira gaurko ekitaldiak. XX. edizioa ospatuko duen ekimena Herriko plazan egingo da eta bertan eskualdeko eta inguruetako baserritar eta ekoizleek salgai izango dituzte euren elikagaiak, eskulanak eta bestelako produktuak.

Goizeko ekitaldiak 11.30etatik aurrera plazako frontoian jokatu diren esku-pelota eta pala partiduekin osatuko dira. Arratsaldeko 18.00etan III. Trikitilari Gazteen Txapelketa izango da plazan. Lehiaketa horretan sei bikote igoko dira agertokira eta bikote gehiago apuntatuz gero, arratsaldeko 16.00etan egingo den kanporaketa gainditu beharko dute.

Balendin Berrio-Otxoaren jaia, Inazio Loiolakoarekin batera Bizkaiko zaindaria dena, bihar ospatuko da. Aurten, jaieguna da Bizkaia osoan eta horrek jende gehiago Elorrioratzea ahalbidetuko du.

Eguneko egitaraua goizeko 10.00etan hasiko da Elorrioko txistulariek egingo duten kalejirarekin. Eguerdian berriz, Udaletxetik Parrokiaraino dagoen tartea egingo dute ‘Alkate soinua’ren doinuak eskainiz, oraingoan Idoia Buruaga alkatea eta gainontzeko agintari eta Berrio-Otxoa kofradiako zenbait kide bilduko  dituen jarraigoa lagunduz.

Jarraigoa elizara sartzen denean, Mario Izeta Bilboko gotzainak emango duen Meza nagusia hasiko da eta elizkizunean Basilikako koruak abestuko du. Horretaz gain, hainbat meza egongo da egunean zehar, lehena goizeko 8.30ean Santa Ana komentuan izango dela eta gainontzekoak 10.00etan, 11.00etan, 12.00etan eta 19.00etan parrokian.

13.00etan luntxa egongo da Berrio-Otxoa kalean eta eguneko egitarauari amaiera emateko Berrio-Otxoa Abesbatzak ‘Gure bizitzako kantuak’ deituriko kontzertua eskainiko du Santa Anako kaperan, arratsaldeko 20.00etan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados