Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kultur erreferentea bilakatu da Plateruena Kafe Antzokia

Kultur erreferentea bilakatu da Plateruena Kafe Antzokia

Seigarren urteurrena bete du Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak eta ibilbide honetan kultur erreferente bihurtu da. Ia 900 bazkidek bermatzen dute kultur egitarau zabal eta ugaria eskaintzen duen egitasmoa eta zuzendaritza  batzorde  berria izendatu dute, Jone Miren Goenaga buru delarik.

Zapi kidek osatzen dute eratu berri den zuzendaritza batzordea, Jone Miren Goenaga,  ikusentzunezkoen arloko profesionala, taldearen buru delarik. Harekin batera, Goio Eguren irakaslea, Nerea Iriarte kazetaria, Igor Elortza bertsolaria, Jon Aizpurua Eusko Jaurlaritzako langilea, Virgi Miñambres eta Asier Iturriaga laguntzarekin arituko dira datorren lau urtetan zehar.

Pasadan astean Plateruenean ospatu zen ekitaldian aurkeztu zuten talde berria. Nahiz eta gogotsu ekin lan berriari,  krisi ekonomiko egoerari aurre egin beharko diote. “Diru-sarreren beherakadaren eraginez emaitzak ez dira aurreko urteetakoak izan, hau da, %40 jaitsi dira”, Beñat Gaztelurrutia, Platerueneko gerenteak azaldu zuen bezala.

Gaztelurrutiak gogoratu zuen bezala, aipatzekoa da bazkideek egitasmoa martxan jartzeko egindako ahalegina. Izan ere, Kafe Antzokia gauzatzeko diru ekarpen handiena egin zuten eta.

Hala ere, “albiste baikorrak” ere izan dira finantza arloan. “Bankuekin dauzkagun maileguak birnegoziatu egin dira eta ordainketa epea luzatzea lortu dugu. Hori dela eta, 2020ko abenduan bankuekiko zorra kitatuta izango dugu”, aurreratu zuen gerenteak.

 

7.000 euroko alokairua

Pasadan astean bakideekin antolatu zuten ekitaldian gogoratu zuten bezala, lehiaketa publikoz irabazi zuten ustiaketarako eskubidea. Eraberritze lanen kostua Plateruenak hartu zuen bere gain eta 18 urtean bertan egoteko eskubidea dute, beste hamar urtez luzatzeko aukerarekin, “Udalak horrela nahi badu”, azpimarratu zuten. Gainera, urtean 7.000 euroko alokairua ordaindu behar diote Udalari.

Proiektuari dagokionez, 1,4 milioi euroko aurrekontua izan zuen, hauetatik, Berbaro Elkarteak 260.000 euro jarri zituen. Bazkideek, berriz, 473.000 euro, Eusko Jaurlaritzak 120.000 euro eta gainontzekoa hornitzaileak eta maileguen bitartez finantziatu zuten.
Bestalde, udaletxearekin hitzarmen bat sinatu zuten duela hiru urte, eta 40.000 euro dagozkie aurten. “Agintariei gogoratu nahi diegu inplikazioa beharrezkoa dela”, azpimarratu zuten.

Sei urte hauetan, kultur erreferente bat bilakatu da Plateruena Kafe Antzokia, Durangaldean eta  Euskal Herrian ez bakarrik. Izan ere, Igor Elortzak ekitaldian gogoratu zuen bezala, “gune partehartzailea eta zabala izan behar da”. Halaber, arduradunek azaldu zuten bezala langileak eta bolondresak  ezinbestekoak bilakatu dira denbora honetan.

Hurrengo urteetan erronka berriei eutsiko diote, lehendakariak azaldu zuen bezala. “Jauzi kualitatiboa egin behar dugu,kultur ikuskizunen antolatzaile izatez gainera, euskarazko kultur ekintzen sustatzaile, eta asisialdi-gune baino gehiago, harreman-gune eta sorkuntza-eragile izan behar dugu. Elkarte eta eragileekin auzolanean proiektuak bideratzeko bidea hartu dugu”, azpimarratu zuen Jone Miren Goenagak.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados