Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Kultur agenda oparoa izango dute Zornotzan Euskaraldiaren harira

Ez-Dok-Hiru
Mikel Martínez eta Patxo Telleriak antzeztuko duten ‘Ez dok ero’ antzezlakarekin hasiko da Zornotzan Euskaraldiaren ekitaldi agenda.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa proposamen ugarirekin ospatuko dute Zornotzan. Kulturarekin edo kirolarekin lotutako ekitaldi bat egongo da egunero eta bertaratu nahi duten herritarrek sarrerak aldez aurretik atera beharko dituzte.

Ahobizi edo Belarriprest rolak hartzeaz gain, Euskaraldia hasi aurreko egunetik egongo da ekimenekin gozatzeko aukera. Azaroaren 19an ‘Ez dok ero’ antzezlana eskainiko baitute Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek Zornotza Aretoan eta hurrengo egunean ‘Gauekoak’ dantza ikuskizuna eszenaratuko du Kukai konpainiak.

Areto horretan egongo dira ere Alex Txikon eta Unai Hormaetxea azaroaren 26an ‘Mundu bat motxilan’ liburua aurkezteko eta abenduaren 3an ‘Hil kanpaiak’ filma eskainiko da.

Zornotza Aretoan egingo diren ekitaldietarako beharrezkoa da sarrera ateratzea sarrerakzornotzaaretoa.com webgunearen bidez.

Gainerako ekitaldiak Zelaieta Zentroan edo frontoian izango dira eta bertaratzeko erreserba egitea beharrezko da. Horretarako ekintzaren izena eta ordua, izen-abizenak eta telefono zenbakia bidali behar da whatsappez edo 688 836 894 telefonora deitu, edota zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com e-postara idatzi.

Plaza mugatuak

Gimnasia eta Mindfulness saioak gidatuko dituzte Iñigo Vicens eta Zuriñe Hidalgok azaroaren 21ean, 10:30etatik 11:30etara 50 urtetik gorakoentzat eta 12:00etatik 13:00etara 50 urtetik beherakoentzat; ‘Ez da kasualidadea’ bertso saioa eskainiko du Eta Abar Zornotzako bertso eskolak 27an; ‘Sorgina Txirulina’ren tailerrak egongo dira 28an eta 29an, 11:00tan euskaraz ez dakiten gurasoentzat ‘Begireki’ eta 12:30ean euskaraz dakitenentzako ‘Ahobizi eta Belarriprest’. ‘Euskañolitis’ bakarrizketa ere 28an eskainiko du Ohian Vegak.

Abenduaren 2an ‘Martintxok ‘txo’ galdu zuenetik’ ipuin kontaketa eskainiko du Koldo Amestoyk eta abenduaren 4an ‘Euskaraldia: bizipenak edota espektatibak’ bideo lehiaketaren sari banaketa egingo da.

Euskaraldiaren inguruan Zornotzan prestatutako ekitaldiak azaroaren 22an Belatxikietara egingo den mendi igoerarekin eta eguerdian tontorrean egingo den talde-argazkiarekin osatuko dira.

Ekitaldi bakoitzerako jarritako plaza kopurua betez gero, itxaron zerrendak sortuko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados