Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kultur adierazpen berrietara hurbilduko da aurtengo Euskal Liburu eta Disko Azoka

Kultur adierazpen berrietara hurbilduko da aurtengo Euskal Liburu eta Disko Azoka

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka atea jo eta nobedadez beteta etorriko da aurten. Gaur goizean egindako aurkezpenean Gerediaga Elkartetik aurreratu duenez, hiru gune berri izango dira 46. edizio honetan. “Kultur adierazpen berrietara hurbilduz lehen pausoak emango ditu Azokak aurten”, azaldu dute antolatzaileek. Horretaz gain, 200 ekitaditik gora eskainiko dira, aurkezpen, emanaldi, tailer, hitzaldi eta bestelako ekitaldien artean. Nobedadeei dagokionez, 434 izenburu berri izango dira Durangoko Landakogunean. 

Euskal diskoen eta liburuen erakuslehio erraldoienak datorren abenduaren 4tik 8ra zabalduko ditu ateak Durangon. Gerediagatik aurreratu dutenez, aurtengoa “berezia izango da”, eta “ez du gai bat izango, norabide bat baizik”. “Gizarteak berak erakutsi digu era berriak daudela kulturan barneratzeko. Azoka ezin du liburutean eta diskoetan bakarrik gelditu, horregatik etorkizuneko azokari begira lehenengo pausuak ematen hasiko gara. Bide honetatik, 21. mendeko topagune bihurtuko gara”, esan du Nerea Mujika, Gerediagako presidenteak.

Beraz, nobedadeei dagokionez, hiru gune berri eskainiko ditu Azokak eta Gerediagatik aurreratu dutenez, “pausu apalean hasiko dute ibilbidea, bakoitzak bi edo hiru egunetako egitaraua izanez”.

Hogei urtetan ‘Haur Literatura Aretoa’ egin den antzera, eta azken lau urteetan ‘Ahotseneak’ bere lekua egin duen modura, hiru guneek  “topaketa edo kultur hiriburutasun hori azpimarratzeko jaio dira”, argitu du Jon Irazabal, Azokako zuzendariak.

‘Irudienea’ gune berria Euskara Elkarteen Topagunearekin elkarlanean, euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren erakuslehio izateko jaio den gunea sortuko da . Halaber, ‘Szenatokia’ deritzon gune berria, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin batera, euskarazko antzerkigintza eta antzerkizaletasunaren topaleku izango da. Azkenik, ‘Kabi@’ guneak sarean eta euskarri teknologiko berrietan euskaraz garatzen diren ekimen, proiektu eta produktuen eskaparatea izango da. Antolatzaileek aurretau dutenez, aurten, bereziki, Euskarazko Wikipediaren 10. urteurrena ospatzeko edizio-maratoia egingo da.

200 ekitaldi baino gehiago

Ekitaldiei dagokionez 200 baino gehiago eskainiko ditu aurtengo Azokak.  Adibidez, ‘Haur Literatura Aretoa’ abenduraen 5etik 8ra zabalduko da, eta bertan gaztetxoentzat ekitaldiak, tailerrak eta jokoak izango dira. Nobedade modura, seme-alabak eta gurasoek elkarrekin parte hartzeko tailerrak egingo dira lehenengoz.

‘Ahotsenean’, berriz, bost egunetan zehar 95 aurkezpen ezberdin egingo diren bitartean,  ‘Irudienea’ gunea abenduaren 6tik 8ra zabalduko da eta autobus baten barruan 50 pertsonentzako ikus-entzunezko aretoa egokituko da. Euskarazko laburmetraiak, musika taldeen bideoklipak eta ikus-entzunezkoetan nodedadeak aurkeztuko dira, hurrenez hurren.

‘Szenatokia’ gunea San Agustin Kultur Gunean izango da eta bertan antzerki maratoiak, mahaingurua eta antzezlan baten estreinaldia ere izango da, antolatzaileek aurreatu dutenez. Azkenik ‘Kabia@’ gune berrian sareko eta euskarri teknologiko berrietako ekimenek izango dute lekua.

Azokara begira, argitaratzen diren nobedadeei dagokionez, 434 izenburu berri erakutsiko dira: 313 liburu, 63 disko, 23 aldizkari, 9 bideo, 15 liburu elektroniko eta 11 bestelako argitalpenak, hurrenez hurren. Halaber, partaidetzari dagokionez, 138 argitaletxe, dioskoetxe, talde, elkarte eta erakunde izango dira. Bestalde, stand kopuruan murrizketa izan da. Guztira 274 izango dira, hau da, iaz baino 11 gutxiago, eta horretatik 13 teknologikoak izanez.

 

Iñaki Beobideri Argizaiola

Gerediaga Elkarteak euskararentzat garai errezak ez ziren sasioan egin zuten esfortzua eta lanagatik urtero ematen duen Argizaiola saria, Iñaki Beobide donsotiarrak jasoko du aurtengoa. Herri Gogoa diskoetxea sortu zuen 1967an eta 1981. urtera arte, musika talde askoren diskoak argitaratu zituen. “Hurbil hurbiletik jarraitu du Azoka Iñaki Beobidek”, gogoratu du Merea Mujikak.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados