Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
ARGAZKI GALERIA

Kuadrillen bazkaria eta jolasak izango dira eguneko protagonistak

Ferixa Nausikoen egun erakargarrienetako bat izango da gaurkoa, herriko gazteentzat behintzat. Goizeko lehen orduetatik, herriko gazteak Aldatzekua jauregiaren inguruak bete dituzte, ohiko koadrilen bazkarirako lekua hartzeko asmoarekin.

Dozenaka mahai eta 1.500 eserleku banatu dituzte Udaleko langileek, bertan bildutako herritarrek bazkaria ahalik eta era erosoenean egiteko eta dastatzeko helburuarekin. Bazkalostean, herriko plazara jaitsi ondoren, koadrilen arteko jolasak hartuko dute protagonismoa.

Zapatuan ofizialki hasitako jaiak, giro ederrarekin hasi dira. Egunez eta iluntzetan jende ugari ibili da kaleetan eta ekitaldiak burutu diren inguruetan. Horren ezaugarri izan dira jaiei hasiera eman zieten pregoi irakurketa eta txupinazoa piztea zein atzo goizeko abere eta nekazaritza azoka.

Gauez, berriz, leku epelak aukeratu ditu jendeak kale hotza uxatzeko asmoz, eta horren adierazgarri izan dira bai zapatuko mariatxiaren ekitaldia zein domekako tango agerraldia; biek ala biek oso jende gutxi erakarri zituzten.

Gorka Knörren kantaldia

Zapatu gabeko danborradak, ordea, ohiko jendetza bildu zuen plazan eta eskainitako agerraldia inoiz baino hunkigarria izan zen: saioaren hasieran, merezitako omenaldia jaso zuten aspaldiko sustatzaileak eta bultzatzaileak zein gaur egungo antolatzaileek.

Bihartik aurrera egun lasaiak biziko dira Elorrion datorren asteburuko azken txanpari ekin aurretik. Hala ere, hainbat ekitaldi iragartzen dira egitarauan  biharko. Goizean zein arratsaldean haur parkeak izango dira gune desberdinetan, eta arratsaldean buruhandiak, futbol partiduak eta Deabru Beltzak kale antzerki konpainiak ekoiztutako ‘Denboran salto’ haur animazio saioa egongo dira.

20:00eta berriz, Gorka Knörr abeslariaren saioa egongo da Berrio-Otxoa kalean, Xara tabernak antolatuta.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados