Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kriskitineko dantzariek herriko kale eta plazetan erakutsiko dute taldearen errepertorioa

Kriskitineko dantzariek herriko kale eta plazetan erakutsiko dute taldearen errepertorioa

Kriskitineko dantzari eta musikari eta hainbat belaunalditako taldekideak, Durangoko kale eta plazetan dantzatuko dute bihar, eguerdiko 12.00etatik aurrera. Ekitaldian, bost urtekoetatik hasi eta 60tik gorakoak arte hartuko dute eta Kriskitinekoekin batera Zornotzako Udazken taldeko dultzaina joleak izango dira.

Eguneko egitaraua eguerdiko 12.00etan merkatu-plaza osteko gunean egingo duten talde argazkiarekin hasiko da eta jarraian Goienkalen gora abiatuko dira, kale horren amaieran egingo dutela lehen agerraldia. Ondoren, Ezkurdiraino joango dira kalejiran eta plaza horretan hainbat dantza eskainiko dituzte. Hirugarren dantza gunea Landako erakustazoka ondoko plaza izango da eta amaierako ekitaldia Andra Mariko elizpean egingo dute.

Ekitaldi honetan lehen aldiz plazaratuko dira taldeko txikitxoenak eta Kriskitinekoen esanetan “emozio handia dugu” gaztetxoen partaidetzarekin, “harrobia zaintzea eta elikatzea garrantzitsu eta beharrezkotzat jotzen baitugu” eta harrobitik datozela “gure ertainak ez eze, dantzari gazte asko ere” azpimarratu dute. Beteranoak berriz, “bide ezberdinetik baina umoretsu eta indartsu” azalduko direla aitortzen dute.

Ekitaldiaren asmoa “Durangarrak eta bertaratzen direnak alaitzea” izanda ere “dantzan gozatzea” da eguneko helburu nagusia. Eskainiko dituzten saioetan Durangaldeko dantzetatik hasi eta Nafarroarainoko dantza-bidaia egingo dute Iparraldetik bueltan eta agerraldietan Dantzari-dantza, Lantzeko zortzikoa, Otsagiko dantzak, Ostalertza, Marianak eta Egi, tartekatuko dituzte, besteak beste.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados