Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Kriskitinek berreskuratutako ‘Platillu Soñua’ dantzarekin osotuko da artopilen banaketa

 

Neskek zein mutilek eragingo dituzte platilluak aurtengo agerraldian ere.

Durangoko Kriskitin dantza taldeak Platillu Soñua dantzatuko du bihar, San Fausto egunez, Udaletxe plazan. Ekitaldia eguerdian izango da, 12:30etatik aurrera egongo diren txalapartariak, aurreskua eta artopilen banaketaren ostean.

19. aldiz dantzatuko den Platillu Soñuaz gain, Agintariena, Binangoa, Txontxongilloa, Gorulariena, Domingilloa eta Erregelak eskainiko dituzte agerraldian parte hartuko duten dantzariek.

Berreskuratutako ‘Platillu Soñua’ dantza 1999. urtean eskaini zuen lehenengoz Kriskitin dantza taldeak. Koreografia hori birsortzeko, talde durangarra Alexander von Humboldt bidaiari eta ikertzaile prusiarraren azalpenetan oinarritu zen.

Von Humboldt 1801. urtean etorri zen Euskal Herrira eta “Durangaldera egindako bidaian Durangon ikusi zituen dantzen deskribapen zehatza utzi zigun”, Kriskitineko Marisa Barrenaren esanetan. Abiapuntu horri helduta, taldeko kideek folklore arloan aditua den Iñaki Irigoienekin jarri ziren harremanetan eta bere “aholku eta orientabideak jarraituz”, aspaldiko dantza berreskuratu zuten.

Von Humboldtek “ocho muchachos” ikusi bazituen dantzan XIX. mendearen hasieran, 2015etik aurrera “neskek zein mutilek eragiten ditugu platilluak Durangon, armonia ederrean”, Barrenaren esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados