Kriskitinek ‘Akelarrea’ ikuskizuna eskainiko du gaur Bakion

60 partaide arituko dira Eneperia auzoan eskainiko duten ‘Akelarrea’ ikuskizunean.

Kriskitin dantza taldeko dantzari eta musikariek, Jaizale taldeko txistulariek eta Doinu Zahar taldeko abeslariek, ‘Akelarrea’ ikuskizuna eskainiko dute gaur, gaueko 23:00etan hasita, Bakioko Eneperi auzoan.

San Juan bezpera izateaz gain udako solstizioari ongi etorria ematen dion egun honek “urteko egunik luzeenaren eta gaurik laburrenaren magian” murgiltzeko aukera eskainiko dio talde durangarrari.

‘Akelarrea’ ikuskizunak 30 dantzari eta beste hainbeste musikari eta abeslari biltzen ditu. Ageraldiko partaide guztiek, gainera, koreografiak sortu dituen Inma Garrastatxu zuzendariaren gidalerroei jarraituko diote.

Kriskitinek proposatutako bidaian “aspaldiko akelarreetako gizandre haiek gogoan izango ditugu eta, bide batez, haien askatasun egarria eta dantzaz gozatzeko grina kutsatzen ahaleginduko gara Eneperi auzora gure ikuskizunera hurbiltzen diren guztiei”, taldekideen esanetan.

‘Akelarrea’ ikuskizunaren ezaugarri nagusiak dantza, musika eta alaitasuna dira, “gizon eta emakumeen arteko hurbiltasunerako biderik ohikoena eta baztertu ezin den ekintza baita”.

Hala ere, “garai bateko gizandreak ostera, gaitzetsi, zigortu eta erre egin zituzten, derrigorrean horrelako aitorpenak egitera behartu ondoren:  “… eta emakume hark, xaloki, egia zela aitortu zuen, izan zela behin akelarrean, baina dantza egitearren joan zela, denontzako gozagarria den dantza egitearen grinari uko egin ezinik”.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

1 Comentario

  1. Avatar
    Durangar
    0
    0

    Aupa Kriskitin. Zuek beti bezala fiñ-fiñ

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar