Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kriskitin Dantza Taldeak ???Akelarre??? ikuskizuna eskainiko du igandean Mungian

Kriskitin Dantza Taldeak ???Akelarre??? ikuskizuna eskainiko du igandean Mungian

Durangoko Kriskitin Dantza Taldeak udako saioak prestatzen dihardu buru-belarri. Lehenengo hitzordua igandean izango da Mungian. Bertan ‘Akelarre’ ikuskizuna eskainiko dute.

Magiaz beteriko gauan Izenaduba basoan aurkeztuko dute ‘Akelarre’ ikuskizuna 20.30ean. Dantza, musika eta kantuen bidez zirarra sortu nahi dute ikusleengan, “tristurak zein esturak sutan erre eta esperantzari leiho bat zabaltzen ahalegindu”, azpimarratu dute Kriskitinetik.

Elorrioko Balendin Deunaren 25. urteurreneko ospakizunetan izango dira durangarrak. Uztailaren 4an, Euskal Herriko dantza eta musikaz osoturiko ekitalda eskainiko dute plazan, 19.00etatik aurrera.

Segoviara ere joango dira Kriskitinekoak uztailaren 12tik 14ra bitartean. Bertan, Festival XXVI Festival Folclórico Internacional “La Esteva”-n parte hartuko dute. Bertan, bost kontinentetako dantzari eta musikariak izango dira. “Pozgarria da guretzat Euskal Herriaren mezulariak izatea gaztelako lurretan”, azaldu dute.


“Gonbidapenei ezezkoa”

Udako saioei amaiera emateko, Otxandioko Santa Maña jaietan arituko dira uztailaren 21ean. Bertan Euskal Herriko dantza eta musika sorta eskainiko dute.

Kriskitinetik aurreratu dutenez, Murtziatik eta Balear Irletatik heldutako gonbidapenei ezezkoa eman behar izan diote “krisia eta lana direla medio”. “Urrun joatea atsegina den arren, ingurukoen berotasunak ez du gutxiago balio”, esan dute dantza taldetik.

 

DURANGON. Noticias de Durango

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. nora

    Animo Kristikin. Zuek bai, zuek. Aurrera bolia

    Deja una Respuesta
  2. nora

    Animo Kristikin. Zuek bai, zuek. Aurrera bolia

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados