Korrikarekin partekatutako egitaraua prestatu dute Erreka Kaleko jaietarako

Perlata
Perlata taldeak barikuan joko du Elorrioko plazan.

Elorrioko plazako eta inguruetako tabernariek Erreka Kaleko jaiak ospatuko dituzte gaurtik domekara bitartean, prestatutako ekitaldien artean musika agerraldiak eta bestelakoak tartekatuko direla. Antolatutako hainbat ekitaldi ‘Klika’ 21. Korrikaren egitarauarekin partekatuko dira.

Ospakizunak gaur bertan abiatuko dira pintxo-potearekin eta horren harira egingo den zozketarekin. Saritutako txartelak asteburu bat nekazal etxe baten irabaziko du. Gaurko egitaraua Maddik gaztetxean, iluntzeko 20:00etan, eskainiko duen kontzertuarekin osotuko da.

Biharko ekitaldiak 14:30ean egingo den Korrika Txikiarekin eta ondoren egingo den txokolatadarekin abiatuko dira eta 17:00eran eta 19:00etan Pirritx eta Porrotx pailazoek Arriolan eskainiko dituzten saioekin jarraituko dute.

19:30ean txupinazo morea piztuko dute plazan eta gaueko 23:00etan Facta eta Perlata taldeek kontzertua hasiko da.

Elortza, Larra eta Leta trikitilariek 13:00etan plazan eskainiko duten saioarekin hasiko dira zapatuko ekitaldiak. Ondoren Eusko Label hanburgesak dastatzeko aukera egongo da eta 15:00etan argazki herrikoia atera eta Korrikako abestia dantzatzeko aukera egongo da.

16:56an, Berrizko errepidetik helduko den Korrika sartuko da Elorrion eta herriko kaleetan zehar ibili ondoren 17:52ak aldera Atxondoko bidea hartuko du. 19.30ean eta 23:00etan Kupela taldearen saioak egongo dira. Gaztetxean Trini Fox punk-rock hirukotea, Xatiro rap abeslaria eta Denjah_Manen kontzertua hasiko da 23:00etan.

Aurtengo egitaraua 10:00etatik aurrera plazan egingo den 3R Azoka eta 13:00etan jokatuko diren pilota partidekin osatuko da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar