Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Korrika eginez amaituko dute urtea Durangaldeko kirolariek

ZornotzaSanSilvestreKorrika egitea gustuko duten kirolariek, aukera ugari dituzte urtea agurtzeko gogoko duten jarduerarekin. Durangon, Zornotzan eta Zaldibarren luzera desberdineko lasterketa herrikoiak antolatu dituzte gaur arratsalderako eta Abadiñokoa berriz, eguerdian izango da.

Zornotza

Zornotzan abiatuko da lehengo lasterketa, arratsaldeko 16:40an emango baita irteera. Izen-ematea, hala ere, 15:30ean hasiko da eta partaide bakoitzak doako kamiseta eskuratuko du.

Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako lasterketak bi modalitate izango ditu, bata 0 eta 10 urte artekoentzat eta bestea 11 urtetik gorakoentzat eta bien irteera eta helmuga Zubiondo Plazan egongo da. Umeek 300 metro egin beharko dituzte eta 11 urtetik gorakoek 4 kilometroko lasterketa osatu ahal izango dute.

Durango

X. urteurrena beteko duen Durangoko San Silbestre lasterketak Santa Ana plazan izango du irteera eta helmuga puntua. Kirolerrota taldeak antolatutako probak adinaren arabera jarritako hiru ibilbide desberdin izango ditu eta lehenengo hirurak zein mozorro onena sarituko dira.

0 eta 10 urte bitartekoentzat Alde Zaharretik prestatutako zirkuituarekin hasiko dira lasterketak arratsaldeko 17:00etan. Ordu laurden geroago 12 eta 15 urte bitarteko gaztetxoen txanda izango da eta hauek ere ibilbide berdina egin beharko dute.

17:30ean 16 urtetik gorakoen lasterketa hasiko da eta korrikalariek bi buelta eman beharko diote hirigunetik prestatutako zirkuituari, guztira 5,2 kilometro eginez. Nagusien proban parte hartzeko bost euro ordaindu behar dira eta ume zein gaztetxoenak doan izango dira.

Zaldibar

Arratsaldeko 17:00eta abiatuko da Zaldibarren egingo den IV. San Silbestre lasterketa. ZalduTri-k antolatutako korrikaldiak bost kilometroko ibilbidea izango du eta parte hartzaileentzat opariak emateaz gain zozketak egongo dira proba amaieran.

Lasterketan parte hartzeko izena eman behar da irteera puntuan jarriko den karpan eta 16 urtetik beherakoek euro bat ordainduko dute eta adin horretatik gorakoek 3 euroko ordainduko dituzte.

Abadiño

Abadiñon ere korrika eginez amaituko dute urtea, kasu honetan eguerdiko 12:00etan hasita. Sare Herritarrak antolatutako lasterketa Muntsaratzeko futbito alboko aterpean abiatuko da eta Traña-Matienan amaituko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados