Korrika badator!!!

Adin guztietako euskaltzaleak parte hartzen ari dira 20. Korrikan

Otxandion martxoaren 30 hasitako 20. Korrikak barikuan zeharkatuko du Durangaldea. Prestatutako ibilbidea Zornotzatik sartuko da eskualdean eta Ermua atzean utzi ondoren Gipuzkoan murgilduko baita. Zornotzarrek arratsaldeko 16:59an hartuko dute lekukoa eta Iurreta, Durango, Abadiño, Atxondo, Elorrio, Berriz, Zaldibar eta Mallabitik igaro eta gero 22:18an helduko da Ermura.

AEKk antolatutako ekimenaren inguruan hitzorduk betetako egitarauak prestatu dira han-hemenka Korrikari ongi etorria emateko, tarteko herri gehienetan egingo diren Korrika txikiak.

Prestatutako ekitaldiak gaur bertan hasiko dira Zornotzako Ziztada Gune Askeak Unai Ormaetxeak eta Mikel Inuntziagak eskainiko duten ‘Bille’ errezitaldi musikatuarekin. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da.

Ikasle, irakasle eta herritarrak bilduko dituzten Korrika Txikiak egingo dituzte bihar Zornotzan eta Durangon. Zornotzarrek goizeko 10:30ean ekingo diote lasterketari eta ondoren jaia egongo da Zelaietako frontoian. Durangarrek berriz, arratsaldeko 15:00etan egingo dute Korrika Txikia eta bukatu ostean flashmob dantzatuko dute Landako gunean.

Eskualdeko herrietan antolatutako ekimen aipagarrienak barikuan izango dira, 20. Korrika herri bakoitzetik igaro aurretik eta ostean. Egitarauan afari herrikoiak, trikitilariak, dantza ikuskizunak, elektrotxarangak edo Pirritx, Porrotx eta Marimotsen emanaldiak tartekatuko dira

Zornotza, apirilaren 7an, barikua
16:59ean, KORRIKA 20 badator!!!
20:00etatik aurrera, Triki Poteoa herriko tabernetan
21:30ean, Bertso afaria, Uranga Tabernan, Oihana Bartra eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. (Txartelak 20 eurotan Urangan eta Zornotzako AEKn)

Iurreta, apirilarenk 7an, barikua
15:00etan Korrika Txikia Montoian hasita.
17:30ean dantza ikuskizuna.
18:21an KORRIKA 20 badator!!!!
Ondoren, Montoian hasita kalejira, dultzaineroek alaiturik.

Durango, apirilaren 7an, barikua
17:45ean Familia argazkia Andra Marin
18:46ean KORRIKA 20 badator!!!
19:30ean Triki-batukada poteoa Andra Marin hasita
21:30ean Korrika afaria Plateruenan, (Txartelak Plateruenan eta Abarrak euskaltegian, 15 euro nagusientzat eta umeak 6 euro)
23:00etan Korrika-jaia, Dj Bullekin, ‘Zirkorrika’ eta abar dantzatzeko aukera egongo da.

Abadiño, apirilaren 7an, barikua
17:00etatik-19:00etara DJ eta pintxoak, Traña plazan.
19:19 KORRIKA 20 badator!!! (Traña-Matienatik)
20:30etatik aurrera afari autofinantziatua eta musika Zelaietako frontoian

Atxondo, apirilaren 7an, barikua
19:53an KORRIKA 20 badator!!!

Elorrio, apirilaren 7an, barikua
10:45ean Korrika Txikia plazatik
11:30ean, Txokolatea eta aurpegi margotze tailerra plazan
16:45ean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eskutik ‘Tipi-tapa korrika!’ Arriolan, (bi emanaldi bata bestearen atzetik)
19:00etan Orkestra Elektrotxaranga
20:15 KORRIKA 20 badator!!!, (Atxondotik sartu eta herrian buelta emanda Berrizerantz).
21:00 Hartu zure petoa eta zatoz Orkestra Elektrotxarangarekin poteoan

Berriz, apirilaren 7an, barikua
15:00etan, Korrika txikia, BBKn hasi eta eskolaraino
18:00etatik 19:30er Zirika Zirkus Olakueta plazan.
19:30ean Kantu poteoa
21:00etan KORRIKA 20 badator!!! (Etxegorritik)
22:00 Kantu afaria Pedro Juan jatetxean (18 euro, bertan apuntatu behar da)
23:15ak aldera Mikel Markez-ekin kantuan

Zaldibar, apirilaren 7an, barikua
19:00etatik-21:00etara Disko festa eta pintxoak(txokolatea, txorizoa, gazta) eta kupela, Udaletxeko plazan
21:29an KORRIKA 20 badator!!!

Mallabia, apirilaren 7an, barikua,
21:55ean, KORRIKA 20 badator!!!

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar