Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Musika saioak izango dira Erreka kaleko jaietako osagai nagusiak

HanElorrioko Erreka kaleko, plazako eta inguruetako hamar taberna eta Gaztetxeak, Erreka kaleko jaiak prestatu dituzte astebururako. Ohikoa denez, erromeria eta musika saioak nagusituko dira egitarauan.

Ospakizunak eguenean hasiko dira, arratsaldeko 19.00etatik aurrera egongo den pintxo-poteoarekin eta 21.00ak aldera egingo den otzararen zozketarekin.

Barikuko egitaraua Luhartz taldeak eskainiko dituen bi saioekin osatuko da; lehena arratsaldeko 19.30etatik gaueko 21.30era izango da eta bigarrena 23.00etatik goizaldeko 2.00etara.

Jaietako ekitaldi gehienak zapatuan izango dira eta arratsaldeko 17.30etan hasita Elorrioko Esku-pelota taldeak antolatutako pilota partidak jokatuko dira plazako frontoian. Arratsaldeko 19.30etan Elektrotxarangak girotutako poteoa hasiko da.

Gaueko kontzertu nagusia Herriko plazan izango da 22.30etatik aurrera eta eszenatokian Han talde elorriarra eta Revolta Permanent egongo dira. Aterpe taberna ondoko arkupean Dj J. J. Elepuntoren saioa egongo da 23.00etatik aurrera eta Ateneoan egonog den DJ gaua gauerdian hasiko da.

Erreka kaleko jaiak domekan amaituko dira, 10.00etatik 15.00etara egingo den 3R Azokarekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados