Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
BIDEOAK eta ARGAZKIAK | HUELGA FEMINISTA

“Kolosala” izan zen atzoko
greba feminista Durangoko M8 asanbladaren esanetan

Elorrio
Iurreta.
Amorebieta.

DurangokoM8Asanblada
Durangoko M8 Asanbladaren ustetan “egun historikoa” izan zen atzokoa.

Martxoaren 8arekin bat ospatu zen atzo Emakumeen Nazioarteko Eguna eta hori zela eta inoiz baino jardunaldi aldarrikatzaileena eta partaidetza handiena izan zen mundu osoan. Durangon ere erantzun historikoa jaso zuten Durangoko M8 asanbladak egindako deialdiek eta talde eragilearen ustetan “kolosala izan da” jasotako erantzuna.

Durangoko M8 asanbladaren esanetan “borroka feministak egun historikoa bizi izan zuen atzo” eta egunean zehar antolatutako mobilizazio desberdinak partaidetza arrakastatsua izan zuten.  “Goizeko giza katean, 2000 emakumetik gora bildu ginen planto egiten dugula aldarrikatzeko, eta arratsaldeko manifestazioan ere, milaka herritar atera ziren kalera”, asanbladako kideen esanetan.

Datozen asteetan  balorazio sakonagoa egingo badu Durangoko M8 asanbladak, bat-batean egindako hausnarketaren arabera “Durangok bizi izan duen manifestaziorik handiena izan zen atzokoa”, bertaratutako askoren hitzetan.

Mobilizazioek izan zuten erantzuna dela eta, “Durango zoriondu” nahi izan dute antolatzaileek, batez ere “bertaratu ziren herritarrak, grebarekin bat egin zuten komertzio eta tabernak, Durangaldeko hedabideak…”.

Hala ere, oraindik egiteko asko dagoela aitortzen dute, atzokoa  “bidean pauso bat” besterik ez zelako izan. “Borroka feministak egunerokoa du bere lana eta bere horretan jarraituko dugu”, adierazi dute Durangoko M8 asanbladako kideek.

Zornotza, Elorrio eta Iurreta

Mobilizazio jendetsuak izan ziren ere eskualdeko hainbat herritan. Zornotzan ehunka pertsona bildu zen goizean egindako bi kontzentrazioetan, bata Udalak deitutakoa eta bestea Zornotzako Talde Feministak. Udalak deitutako elkarretaratzean alderdi guztiek onartutako adierazpen instituzionala irakurri zen. Talde Feministak arratsalderako deitutako kontzentrazioa ere jendetsua izan zen.

Elorrion ere jardunaldi arrakastatsua bizi izan zen goizean ‘Emakumeak planto!’ goiburupean egindako kontzentrazioaren ondoren ehunka emakume bildu zituen manifestazioan. Arratsaldean, ‘Gora Emakumeen Borroka!!’ goiburuarekin egindako elkarretaratze eta manifestazioa orain eta jendetsuagoa izan zen.

Iurretako herritar ugarik egin zuen bat Anderebidek luzatutako deialdiarekin eta Nazioarteko Emakumeen Egunaren aldarrikapenareki eusteko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados