Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea
BIDEOA ETA ARGAZKI-GALERIA

Koadrilen bazkariak eta jolasak izango dute gaur protagonismo osoa Ferixa Nausikoetan

Elorrioko Buskantza futbol aretoko taldekideek zapatu arratsaldean jaurtitako txupinazoarekin hasitako Ferixa Nausikoak, giro ezin hobeagorekin heldu dira gaur ospatzen den koadrilen egunera. Goizeko lehen orduetatik, Aldatsekua inguruak hartu dituzte herriko koadrilek, 1.500 lagunetik gora bilduko dituen bazkarirako lekua hartzeko asmoarekin.

Eguneko hitzordu nagusiak bazkaria, koadrilen jaitsiera eta arratsaldeko jokoak izango badira ere, Dj Tirapu eta Txurru, Dj Bull, Disei Opera Band eta Los Otros talde eta disko jartzaileen musika ekitaldiak zein suzko zenen irteerak nabarmenduko dira egitarauan.

Egunean zehar aurtengo berrikuntza diren koadrilen arteko Olinpiaden hiru hitzordu iragartzen dira: tortilla txapelketa, koadrilen arteko jokoak eta playbacka, hain zuzen.

Olinpiadak, hala ere, ez dira batere ondo hasi; bederatzi taldek eman zuten izena eta lehenengo lehiaketara sei talde bakarrik agertu ziren. Bigarren proban berriz, txupinazoaren inguruko ‘alaitasuna’rena alegia, epaimahaikideek punturik ez banatzea erabaki zuten.

Txupinazoaren inguruko alaitasuna, Durangoko Sugarri fanfarreak, Galiziako Narón herritik gerturatutako gaiten bandak eta herriko plaza bete zuten ehunka herritarrek jarri zuten. Suziria lehertu ostean, ikusle ugari bildu zituen nagusien danborrada eta, kalitate handiko musikariak izan arren zaletu gutxi bereganatu zituen Yakanbú orkestraren ekitaldia tartekatu ziren, besteak beste.

Umeek protagonista bihar eta etzi

Domekako nekazaritza eta abere feriak, Elorrioko dozena bete ekoizlerekin batera, eskualdeko zein Euskal Herriko hainbat tokitik gerturatutako baserritar, abeltzain eta artisau bildu zituen. Eguraldi bikainaren laguntzarekin, ehunka bisitari gerturatu ziren bertan jarritako erakusmahai eta postuetara.

Bihar eta etzi, umeentzako prestatutako ekitaldiak hartuko dute protagonismo osoa. Martitzenean haurren parkeak, buruhandiak eta familia osoarentzako egokia den Malas Compañías taldearen zirko ikuskizuna egongo da. Eguazten arratsaldean jolasak, ginkana, buruhandiak, Oreka Extemek prestatutako gunea edo ‘Reziklator’ ikuskizunaz gain, Elorrio, Castro eta Vitoria futbol taldeak batuko dituen triangeluar solidarioa jokatuko da Elizalde zelaian.

[ess_grid alias=”Ferixa-Nausikoak-2017″]

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados