Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Klake eta dantza garaikideen artean, doinu klasikoak entzungo dira Musikaire jaialdian

CamutBand
Perkusioa eta klake dantza uztartzen ditu Camut Band taldeak.

Elorrioko Musikaire jaialdiak bere bigarren asteburuari ekingo dio gaur perkusioa eta klake dantza uztartzen dituen ikuskizunarekin. Bihar, gitarra elektrikoekin jotako doinu klasikoak izango dute protagonismoa, eta etzi, dantza garaikideko lau pieza labur izango dira ikusgai.

Klake edo tap dance izenarekin ere ezaguna den dantza estiloa eta perkusio afrikarra uztartzen ditu gaur gauean agertokira igoko den Canut Band taldeak. Bi hamarkadako ibilbidean estilo hori eguneratu eta dantza-mota horren bestelako musika-lengoaia erakutsi du konpainiak.

Eskainiko duen ikuskizun harrigarrian umorea, ezustekoak eta elkarreragina dantzarekin, musikarekin eta koreografia ikusgarriekin nahasten dira. Proposamen dinamiko eta dibertigarrian, publikoak hondar gaineko dantzaren magiaz gozatu eta danbor handi batzuen gainean dantzaturiko klakearen indarra sentitzeko aukera izango du.

Taldea sortu eta zuzentzen duten Toni Español, Rafael Mendez eta Lluis Mendezekin batera Guillem Alonso, Estefania Porqueres eta Carles Ronda izango dira Elorrioko elizpeko agertokian.

Bach, Vivaldi, Falla

Bach, Holst, Vivaldi, Falla eta beste hainbat konpositore klasikoen doinuak nagusituko dira biharko ekitaldian. Baina Sinfonity taldeak ohiko erara eskaini beharrean gitarra klasikoekin joko ditu errepertorioko pieza guztiak, taldea osatzen duten bederatzi musikoek musika tresna hori erabiltzen baitute.

Sinfonity ez da benetan orkestra sinfonikoa, ez dituelako instrumentu-familia guztiak biltzen. Hala ere, taldeak aire freskoa dakarkio musikaren mundu bitxiari, zeinak klasikoa eta modernoa bereizi ohi dituen; jotzeko bestelako moduak existitu ezingo balira bezala, edo dena esanda edo asmatuta balego bezala.

Dantza garaikidea

Domeka arratsaldean, 19:30ean hasita, eskainiko diren dantza garaikideko lau piezekin osatuko da asteburuko egitaraua. Saioan egongo den Lasala dantza konpainiak, Mikroklimate ikuskizuneko ‘Female’ pasartea eta ‘I U’ pieza eskainiko ditu. Lehenengoan, plazerra gerizpekoan aurkitzen dela eta begiespenaz gozatzeko gonbita egiten du emozioaren oihartzunaren bidez. ‘I U’n berriz, dantzariek argia arnasten dute gerizpeen munduan.

Galiziako La Macana taldeak eskainiko duen ‘Ven’ formatu txikiko duoak, estetikaren zentzu handia eta mugimendu-jariotasun bikaina erakusten du. Ekitaldia Kataluniako Compañia Moveok ikusgai jarri duen ‘Conseqüències’ pieza ironikoarekin osatuko da eta mugimenduarekin baliatzen da gure eguneroko bizimoduaren eta gaur egungo aro azkar-azkarraren arteko loturak aztertzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados