Kirola eta gastronomia izango dira San Migel jaietako ardatzak

IurretakoJaienAurkezpena“Adin guztiei begira” antolatuko San Migel jaiak ospatuko dituzte Iurreta eta aurtengo osagai nagusiak kirol eta gastronomia jarduerak izango dira. Musikak ere leku azpimarragarria izango du irailaren 28tik urriaren 5era burutuko den egitarauan, nahiz eta aurreko astebururako ere ekitaldi ugari prestatu dituzten.

Izan ere, irailaren 22an egingo diren mendi martxa eta asto proben lehen saioa eta hurrengoko eguneko ‘Ahari Iurreta’ zikloturista martxa, asto proben bigarren saioa eta herri lasterketa familiarrarekin hasiko dira aurtengo ‘sanmigelak’. Azken proba horretan jasotako dirua La Otra Mirada elkartearentzat bideratuko da.

Bestelako herri kirolak era presentzia nabarmena izango dute egitarauan. San Migel egunean, 29an hain zuzen, ekimen partehartzailea egongo da eta jaien azken egunean Iurreta, Zeberio, Lekeitio eta Barrundiako gaztetxoen arteko norgehiagoka izango da.

Aurreko urteetan ekainean egindako Futbol Festa ere jaietako egitarauan sartzea erabaki dute aurten eta ekitaldia 29an burutuko da.

‘Gure olinpiadak’

Nesken arteko gomazko pala zirkuituko partiduak eta burutuko diren bestelako jarduerez gain, Mozorro Egunak ere kirol kutsua izango du, jai batzordeak aukeratutako gaia ‘Gure olinpiadak’ delako. Gai horrek aukera ugari emango die herritarrei mozorroak prestatzeko, aukera zabala baitago “Atenasen sortutako olinpiadetatik Euskal Herriraino etortzeko eta harrijasotzailea, arku-tiralaria, epaile, banderaduna… izateko”, Miren Abasolo bozeramailearen esanetan.

Gastronomiak ere presentzia aipagarria izango du ospakizunetan. Jaiak ofizialki hasi aurreko asteburuan, 22an hain zuzen, marmitako txapelketa egingo da eta antolatzaileek azpimarratu dute “marmitakoa bertan egin behar dela” eta ez dituztela onartuko elkarteetan edo etxean egindako jakiak.

Bi tortilla txapelketa iragartzen ditu egitarauak; bata 29an ospatuko den gazte egunean eta bestea urriaren 5ean. Oilasko gastronomia txapelketa egingo da 30ean eta urriaren 7an paella lehiaketa. Gainera, nagusi, gazte zein herri bazkari ugari tartekatuko dira egitarauan.

Agerraldiak, ikuskizunak eta musika ekitaldiak ere presentzia aipagarrria izango dute jaietan. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna egongo da 22an eta Anderebidek antolatutako antzerki emanaldia urriaren 5ean.

Laiotz taldeak 23an eskainiko duen erromeria; Abba Revival ikuskizuna, 29an; Puro Relajoren saioa, urriaren 5ean; Luhartzen erromeria, urriaren 6an; Arantza eta Pantxoren ekitaldia, urriaren 7an zein Azalera, The Vartools eta Oxabik 29an eskainiko dituzten ekitaldia eta urriaren 5ean arituko diren Moonshiners, Kaotiko eta Koban taldeek era saioak nabarmenduko dira egitarauan.

Gonbidatutako dantza talde batekin urtero egiten den dantza agerketak kutsu desberdina izango duela adierazi dute antolatzaileek. Aurten, herrian akademia duten Noe eta Asier izango dira gonbidatuak eta euren errepertorioan tartekatzen dituzten salsa, bachata eta bestelako dantzekin osatutako saioa eskainiko dute.

Jaiak iragartzeko iaz hasitako ekimenarekin jarraitu dute aurten ere eta bi kartel lehiaketa deitu ditu Aitte San Migel Jai Batzordeak, bata helduentzat eta bestea gaztetxoentzat. Jaiak iragarriko dituen lana iaz ere lehiaketa irabazi zuen Unai Agorriak egin du eta gaztetxoen arteko irudi onena 9 urteko Xabat Agirrerena izan da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar