Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kirol egokituaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko ekimena egingo da Elorrion

Elorrioko Herriko plazak sentsibilizazioari eta kirol egokituari eskainitako jardunaldia hartuko  du datorren zapatuan, hilak 21, ‘Plaza Inklusiboa’ deituriko jardunaldian. Herritar guztiei zuzendutako ekimenak, kirol-modalitate desberdinetan aritzeko aukera emango du.

Kirol jardunbide inklusiboa eta egingarria eskaintzeko helburua duen hitzordua goizeko 10:30ean hasiko da eta 13:30ak arte  luzatuko da.

Bertaratzen direnek, saskibaloia,  gurpil-aulkiko hockeya eta slalom-a moduko kirol modalitate egokituetan parte  hartzeko aukera izango dute. Gurpil-aulkientzako gune bat jarriko da ere,  eta itsuentzako kirol-jardunbiderako beste bat. Gainera, eskuragarri izango dute behar duten informazio guztia.

‘Plaza Inklusiboa’ ekimenak, hilabete honetako lehen hamabostaldian aniztasun funtzionalari eta jarduera fisikoaren inguruan Herri Eskola, Txintxirri  Ikastola eta Lourdesko Ama ikastetxeetan egiten ari diren sentsibilizazio saioekin bat egiten du.

Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailen arteko ikasleek, 17  saio egingo dituzte, eta horietan zuzenean ezagutzen ari dira kirol-jardunbide egokituen nondik norakoa.

Zapatuko ekimena plazan egiteko asmoa badute ere, eguraldi txarra izanez gero jardunaldia Kiroldegiko frontoian egingo da.

‘Plaza Inklusiboa’ zein gainontzeko jardunaldiak Elorrioko Udaleko Kirol Sailak antolatu ditu, Haszten elkartearekin, Caixabank-ekin eta ‘la Caixa’ Fundazioarekin elkarlanean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados