Kirol Astean parte hartzeko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko elorriarrek Aste Santuan

ElorrioKirolAstea1
Jarduera desberdinekin osatuko da Pazko astean egingo den Kirol Astea.

Pazko astean herriko gaztetxoenentzako alternatiba bat emateko asmoarekin, ‘Kirol Astea’ antolatu du Elorrioko Udalak. Ekimen honen bidez hainbat kirol praktikatzeko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko elorriarrek, goizez zein arratsaldez.

‘Kirol Astea’ren bidez “herriko gaztetxoek mota ezberdinetako kirol ekintzez gozatu ahalko dute” ekimenaren aholkulari teknikoaz arduratzen den Athlon kooperatiba elkarteko kideen arabera.

Iragarritako jarduerak goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (16:00-18:00) burutuko dira. Lehen egunerako iragarritako kirolak txirrindularitza eta saskibaloia izango dira goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren. Bigarren egunean kirol txokoa egingo da goizez eta areto futbola arratsaldez.

Apirilaren 5an errugbia izango da goizeko protagonista eta xakea arratsaldekoa eta apirilaren 6an mendi irteera egingo da goizean eta dantzak izango dute arratsaldeko protagonismoa.

Kirola astean parte hartzea doakoa da baina izena eman behar da Herritarren Arreta Zerbitzuan.

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar