Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kirol arloan euskararen erabilera sustatzeko udal proiektuaren bigarren fasea osatu da

Kirolaren bidez euskararen erabilera sustatzea eta indartzea. Honako hau izan zen 2019an Udalak bideratutako Jokatu! egitasmoaren xede nagusia.

Artez enpresaren bitartekaritzaren bidez, Udalak herriko kirol elkarteei proiektu honetan parte hartzeko proposamena egin zien gazteria, euskara eta kirola uztartzeko asmoarekin; izan ere, kirola euskaraz ere egiten da. Erantzuna ezin hobea izan zen eta egitasmoan Sociedad Deportiva Amorebieta, Ikas-Txiki futbol eskola eta C.D. Betigol elkarteak parte hartu zuten.

Proiektuaren lehen aldi horretan, landutakoak praktikara eramateko helburuarekin, Artez enpresak proiektuaren bigarren atala jarri zuen martxan, Aktibatu! ekimenaren bidez. Helburua, berdina zen, hau da, hiru elkarte hauek haien ohiko kirol jardueretan euskararen erabilera areagotzen laguntzea.

Konpromisoa

C.D. Betigolen kasuan, erronka nagusia jokalarien artean euskararen erabilera indartzea izan zen. Honakoa lortzeko metodologia zehatza jarri zuten martxan, baita emaitzak lortzen hasi ere, izan ere, ekimenaren ondorioz jokalari batzuen artean hizkuntza ohiturak aldatzen hastea lortu dute.

Sociedad Deportiva Amorebieta kirol elkartea ere ez zen atzean gelditu. Horrela, euskaren agerpena sendotzeko helburuarekin jarraitutako hizkuntza irizpide eta ildo nagusiak jaso ditu dokumentu batean: besteak beste, irudi korporatiboan euskarari lehentasuna emango zaio, entrenamenduetako hizkuntza lehenetsia euskaraz izango da, bazkideekiko harremana euskaraz izatea lehenetsiko da eta zuzendaritzako kideen arteko hartu emanak euskaraz izateko konpromisoak zehaztu dira. Orain, dokumentu hori xede-taldeei helaraziko zaie, konpromisoa partekatua izan dadin.

Hausnarketa

Ikas-Txiki futbol eskolak hizkuntzen erabileraren dekalogoa definitu du guraso talde baten laguntzarekin. Dokumentu honetan nagusiki hiru planotan euskaraz jardutearen garrantzia azpimarratzen da: entrenatzaileen jardunean (haien artean zein jokalariekin eta gurasoekin), gurasoei dagokienez eredu izatearen garrantzian eta azkenik, euskarak jardueretako hizkuntza nagusi bezala umeengan duen garrantzian.

Horretaz gain, euskara kirolean erabiltzeak daukan garrantziaren hausnarketa bezala eta bide batez, dekalogoaren aplikazioa errazteko, entrenatzaileek 2 orduko online ikastaroa egin dute.

Hori dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak eskerrak eman nahi dizkio Artezi egindako lanagatik eta kudeatu duen proiektuagatik, baita ere, proiektuan parte hartu duten hiru elkarteak zoriondu egindako ahaleginagatik. Halaber, Udalak kirol arloan lanean jarraituko du arlo honetan ere euskarak dagokion lekua izan dezan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados