Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Katu basatiak’ eta ‘espezie inbaditzaileak’ izango dira hizpide Hontza Museoko Udako tailerretan

MañariaHontzaMuseoaUdakoTailerrakMañariko Hontza Museoak ‘Katu basatiak’ eta ‘Espezia inbaditzaileak’ hizpide izango dituzten Udako tailerrak antolatu ditu datorren asterako. 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako ekimena izango da eta egitarau berdineko bi txanda antolatu dira; bata, uztailaren 3an eta 4an eta bestea, uztailaren 10ean eta 11n.

Lehen eguneko tailerretan, 3an eta 10ean hain zuzen, ‘Katu basatiak’ izango dira ardatz eta espezie hauek Museoan dagoen erakusketan aurkituko dituzte. 11:00etan tailerraren aurkezpena eta ‘Animaliak errenkadan’ ipuinaren kontaketa egingo dira.

Ondoren, parte hartzen dutenek ‘Katu basatiak’ bilatuko dituzte Museoko erakusketan barrena. Ekimen honen bidez, non bizi diren, zer jaten duten edo bere ohiturak ezagutzeko aukera izango da, baita zergatik diren elikadura-katean garrantzitsuak.

Bigarren eguneko tailerretan, 4koan eta 11koan alegia, ‘Indarra elkartasunean dago’ ipuin kontaketarekin hasiko da 11:00etan. Ordu erdi geroago ‘Espezie inbaditzaileak’ desberdintzeko tailerra hasiko da, zeintzuk diren ezagutzeko eta zergatik diren  kaltegarriak jakiteko.

Egun guztietako ekitaldiak amaitzeko 12:30etatik aurrera Biodibertsitateko  aniztasuna deskubritzeko helburua duten bisitaldiak egingo dira, Hontza Museoko aretoetan zehar.

Partaide bakoitzak 2 euro ordaindu beharko ditu egun bakoitzean. Informazio gehiagorako eta izena emateko, info@hontzamuseoa.eus helbidera idatzi edo 946 216 555 deitu daiteke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados