Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Karrika antzerki taldearen proposamena, arte eszenikoen maratoian ikusgai

Karrika antzerki taldearen proposamena, arte eszenikoen maratoian ikusgai

Eszenatokia guneak arte eszenikoen maratoia antolatu du abenduaren 7rako, Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Guztira, helduentzako zortzi antzezlan taularatuko dira. Durangoko Karrika Taldearen ‘Inungane, sustraiak airean’ proposamena ikusgai izango da. 

Ikuskizun bakoitzak 15 minutuko iraupena izango du, hau da, jatorrizko obren trailer moduko bat erakutsiko dute. Maratoiak bi atal izango ditu: 12:00etatik 14:00era eta 18:00etatik 20:00era.

Goizeko txanda The True antzerki taldeak zabalduko du, ‘Bidaia Magikoa’ antzezlanarekin. Behin barruko beldurrak eta mamuak gaindituta, nork bere mugak apur ditzakeela erakusten du obra honek, elkarrizketa arin eta barregarriz osaturik eta hainbat dantza eta abestirekin lagunduta.

Ondoren, BADA teatroa agertuko da Szenatokira, ‘Traganarru’ obra taularatzera. 1912an ehundaka marinel hil zituen galerna tragikoa ardatz hartuta sortu da antzezlan hau. Istorio honetan, bodyboarder batek 1912 urtera jauzi egingo du istripuz, baina ez da bere errealitateaz jabetuko.

Xentimorik Gabe antzerki taldeak hartuko du erreleboa, ‘Kokakola eta barea’  antzezlana eskaintzeko. Ray eta Nik (Ramon Agirre eta Inazio Tolosa) artisten pasadizo berriak kontatzen dituen ikuskaria da hori. Oraingo honetan, umoreak lagunduta, Euskal Kantagintzaren Benetako Historia kontatzera eta kantatzera datoz bi aktore hauek.

Karrika antzerki taldearen Inungane, ‘Sustraiak airean’  antzezlanarekin itxiko dute maratoiaren goizeko tartea. Etorkin bihurtu eta barrura zein kanpora bidaiatzea proposatzen du talde honek.

 

Eskrupulorik gabeko politikoa

Arratsaldeko tartea Silvia Manzana eta Jon Ander Alonsorekin hasiko da. ‘Mikrohuinak’  izenburuko ikuskizunean, ezkondu eta gutxira, Tristanek eta Matildek beraien bizitzak hankaz gora jarriko dituen gertaera gogor batekin egingo dute topo.

Dramaren ostean, musika eta umorea helduko dira, Demode Quartet izango baita Szenatokian ariko den hurrengo taldea. ‘Epa!’  deituriko ikuskizunean abesti ezagunen bertsio berriak eskainiko dituzte, aho zabalik utzi eta dibertitzeko asmoz.

Horiek bukatu eta Taupada taldearena izango da txanda. ‘Hala ere maite nauzu’  antzezlanak eskrupulorik gabeko politiko baten egunerokotasuna eta honek bere emaztearengan sortzen duen barreneko gatazka adierazten du.

Amaitzeko, Agerre teatroak ‘Zu ere On Kixote?’  aurkeztuko du. Bertan, hiru komediante etorriko dira istorio bat kontatzera, baina txirrindulari ero bat antzokian sartuko da bere istorioa kontatu nahian: Kixoteri buruzkoa.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados