Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kantatzeko eta dantzatzeko gonbitea egin dute biharko Ibilaldiko antolatzaileek

Tabira Musika Bandaren kalejirarekin egingo da gune batetik besterako ibilbidea.

Datorren maiatzaren 29an ospatuko den Ibilaldia gerturatzen ari dela eta, musikaz eta dantzaz osatutako jaialdia prestatu duzte biharko Durangon. Antolatutako ekitaldiak herrian zehar egingo dira, bost gune desberdinetan hain zuzen, goizeko 11.00etan hasita.

‘Jalgi, dantzatu eta kantatu Dagidun!’ gonbitarekin, bost gunetan zehar egingo den ibilaldian eta bertan eskainiko diren ekitaldietan parte hartzeko proposamena luzatzen dute antolatzaileek. Gune batetik bestera dagoen tartea Tabira Musika Bandak lagundutako kalejiran egingo da.

Goizeko 11.00etan izango da lehenengo hitzordua Plateruena Kafe Antzokian eta bertan Durangoko Orfeoia, Doinuzahar eta Bogoroditsie abesbatzen saio egongo da. Hasierako ekitaldi hori amaitu ondoren, Ezkurdi plazan kokatutako bigarren gunean egingo da bigarren geldialdia eta bertan Bartolome Ertzilla Musika Eskolako Korda taldearen entzunaldia eskainiko da.

Eguneko hirugarren gunea Andra Mari inguruan kokatuko da eta gune horretan ‘Eirband’ taldearen agerraldia hasiko da. Ondoren, Udaletxe aurrealderako bidea hartuko dute partaideek, bertan dagoen plazan jarritako laugarren gunean joko baitute Bartolome Ertzilla Musika Eskolako Flauta taldea eta Saxo laukotea.

Azken gunea Santa Ana plazan jarriko da eta bertara gerturatutakoek Ibilaldia 2016ko kanta abestu eta dantzatzeko aukera izango dute, bertaratutako guztien artean L´Atelier Dantza eta Antzerki Eskolak prestatutako koreografia erraldoia eginez.

Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldi guztiak Andra Mariko elizpean egingo dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados