Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kamiseta bana oparituko zaie Iurretako Mendi martxan izena ematen dutenei

Irailaren 23an egingo da Iurretako VIII. Mendi Martxa.

14 eta 23,3 kilometroko ibilbideak izango ditu aurten ere irailaren 23rako Iurretako Zaldai Mendi Taldeak antolatutako VIII. Mendi Martxak. Umeentzat aproposa den ibilbide laburrak 655 metroko gainbehera positiboa izango du eta mendian ibiltzen ohituta dauden mendizaleentzat prestatutako ibilbide luzeak 1350 metroko desnibela du.

Ibilbide laburra zein luzea Iurretako plazatik abiatuko dira goizeko 8:30ean, bertan eskainiko den gosaria hartu ostean. Partaide guztiek San Andres, Santa Lutzia eta Kalazka inguruak zeharkatuko dituzte eta ibilbide laburra aukeratzen dutenek Landaederra, Orozketa eta Santa Apolonia atzean utziko dituzte irteera puntura itzuli aurretik.

Ibilbide luzea egitea nahi dutenek Kalazkatik Mugarrikolandarantz joko dute eta hortik Artatzagane (996 metro), Leungane (1006 m.), Inungane eta Aizkorri (817 m.) tontorrak igoko dituzte, Marmoletik Landaederrarantz eta irteera puntura heldu aurretik.

Partehartzaileek hornidura solidoa eta likidoa izango dute bi puntutan: Ingunen eta Kaltzada eta Marmol arteako puntu baten: ibilbidean larrialdi-zerbitzuak egongo dira eta amaieran mokadua eta dutxatzeko aukera izango da.

Ibilaldian parte hartzeko beharrezkoa da izena aldez aurretik ematea. Irailaren 21a orduko www.kirolprobak.com web gunean apuntatzen direnak 10 euro ordaindu beharko dituzte eta izen-ematea egunean bertan egiten dutenek 12 euro ordainduko dituzte. 14 urte artekoek bost euro ordaindu beharko dituzte egunean bertan egin behar den izen-ematean.

Antolatzaileek kamiseta bana oparituko diete izena ematen duten guztiei eta inskripzioa irailaren 15a orduko egiten dutenei kamisetaren neurria bermatuko zaie.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados