Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Kaleratu ditugun bi diskoetan
gaur egungo gaiak hip-hop erritmoarekin uztartzen ditugu”

Ia 30 urte igaro dira ‘Kaspa de rata’ taldean punk doinuak lantzen zituenetik eta gerora elektronikarekin egindako musikara edo jazz doinuetara jauzia egin zuen. Azken 11 urtetan hip-hop munduan murgilduta dabil Arkaitz Cayado ‘Itsua’ eta orduan sortu zuen Beat Salad Records mikro-zigiluarekin argitaratu ditu aurten ‘Jostailua eta Harria’ diskoa Peio Azkaraterekin batera, eta baita hainbat sortzaile elkartzen dituen ‘N2OGU’ kolektiboaren biniloa.

-Hip-hop doinuak eskaintzen dituzten bi lan aurkeztu dituzu baina zuk ez duzu rapeatzen.

-Hori da. Ni musika sortzailea eta produktorea naiz; zuzenekoetan Dj lanak egiten ditut.

-Bihar, Azokaren azken egunean, Peio Azkaraterekin argitaratutako ‘Jostailua eta Harria’ lana aurkeztuko duzue zuzenean.
-Hasieran martxoan kaleratu behar genuen baina konfinamendua zela eta atzeratzea erabaki genuen ezin genuelako gure lana zuzenean defendatu. Udarako utzi genuen baina hor ere ez zen aukerarik ez kontzertuetarako ez ezertarako eta azkenean aurkezpentxo bat egin genuen urrian, Sorginolan. Durangoko Azokan bihar dugun aukera aprobetxatuko dugu eta saio horretarako salgai jarri zituzten sarrera guztiak ordu erdian agortu ziren. Sarrerak lortu ez dituztenek streaming bidez ikusi dezakete ekitaldia.

-Zer eskaintzen diozue zuen lana eskuratzen duenari.
-‘Jostailua eta Harria’n internetetik jaitsi daitezken zazpi kantu daude. Esan genezake metxero formatuan argitaratu dugula eta Azokan QR kodea duten bi metxeroren pack bat saltzen dugu bost euroren truke eta horri oparitxo bat gehitzen diogu. Doan eskuratu nahi duenak berriz, elkarrizketa honekin batera doan QR kodea irakurri eta diskoa jaitsi dezake.
Lana hip-hop doinuekin osatuta dago eta abestien mezuarekin Peio arduratu da. Kantetan gaur egungo gaiak lantzen ditugu: gizartea zelan dagoen, gaur egungo aldarrikapenekin lotutako gaiak,… batez ere Peiok barruan dituen gauzak esaten ditu.

QR kodea irakurri eta eskuratu doan Peio eta Itsuaren ‘Jostailua eta Harria’

-Peio zu baino gazteagoa izanda antzerako kezkak dituzue?
-Nik ez nuen bera ezagutzen eta bere aitak esan zidanean rapa egiten hasi zela ez nuen espero gero aurkitu dudan pertsona. Oso pozgarria izan zen niretzat kulturadun mutila izateaz gain ideia argiak dituen pertsona ezagutzea. Bere estiloa kontuan hartuta, eta batez ere letrak egiterakoak euskara nola lantzen duen ikusita, hemendik urte batzuetara zeresana eragingo duela uste dut.

-Horrez gain N2OGU (Einbiogu) egitasmoa ere kaleratu duzu.
-Gaur egun ohikoa ez bada ere, binilo formatuan argitaratutako lana da, gu ‘old school’ekoak garelako. Proiektu honetan Gasteiz, Bilbo, Iruñea, Estatu Batuak edo Senegaleko Sabio, Dj Jackie, Dirty Moyo, Fat Fish, Gunflow, Peio eta aurten bertan zendu den El Puto Ior-ekin sortutako lana da. Hip-hopa lantzen duen kolektibo underground bezala definitzen gara, antzeko ideologia dugun edo kontzertuetan elkartutakoak gara. Kolektibo honetan grafiteroak, dantzariak, abeslariak, musika sortzaileak biltzen gara baina ez gara talde finkoa.

-Diskoak bi abesti bestetik ez ditu.
-Bazkari bat egiteko elkartu ginen eta bi abestiak egun horretan bertan grabatu genituen. Udaberrian, El Puto Ior hil zen eta grabatuta genuena formatu txukunean argitaratzea erabaki genuen. Diskoaren ezaugarrietako bat jende oso desberdina elkartu garela da, eta euskara, ingelesa, euskara eta gaztelera nahastuta edo wolofa bezalako hizkuntzak entzun daitezke. Kantetan aniztasun mezua nagusitzen da. Ekimena zuzeneko espektakulu moduan egiteko sortu zen, baina une honetan ez dugu horretarako aukerarik. Beraz, N2OGU diskoa entzutea nahi duenak internetetik doan jaitsi dezake edo 10 euroren truke biniloa erosteko aukera du.

-Musikarientzat konfinamenduak ekarri duen egoera jasanezina da, ezta?
-Zuzeneko ekitaldiak egitea ezinezkoa da eta etxean lan egiteko aukera gehiago baditugu ere, sortutakoa jendaurrean testatzeko aukerarik ez dugu. Hala re, gure kasuan oso pozik gaudela emaitzarekin esan behar dut eta jendearen harrera oso ona izan dela.  

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (13 votos, media: 1,31 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados