Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Otsailetik abian den ‘Kale irekiak’ ekimenaren emaitzak aurkeztuko dituzte gaur Apatan

Otsailetik ari dira lantzen herritarrak 'Kale irekiak' egitasmoa.
Otsailetik ari dira lantzen herritarrak ‘Kale irekiak’ egitasmoa.

Atxondoko Udalak ‘Kale irekiak’ ekimena jarri zuen martxan otsailean Apatako herrigunean dauden hirigintza arazoak konpontzeko asmoarekin. Ia bost hilabeteko lanketaren ondoren, hausnarketaren emaitzak aurkeztuko dituzte gaur, San Pedro egunez, elizateko jaiak direla.

‘Kale irekiak’ ekimenak, Apatan dauden hirigintza arazoak identifikatu eta herritarren partaidetzaren bidez “nolako Apata nahi eta behar dugun” zehazteko helburua du. Hala adierazi zuten egitasmoa aurkeztu zen egunean Urak Bide taldeko Saioa Zuazubiskar eta Kimetz Munitxa teknikariek.

Orain, herritarrekin batzar bat egin beharrean, “kalera eramango ditugu proposamenak”, David Cobos alkatearen esanetan. “Prozesuaren aurkezpena kalean egin zen, umeek ere lanketa txukuna egin zuten kalean eta, amaitzeko, proiektu guztien aurkezpena ere kalean egingo dugu”.

‘Kale irekiak’ ekimenaren baitan landutako egitasmoak Apatako plazan jarriko diren paneletan egongo dira ikusgai, eguerdiko 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara. Gainera, inkesta bat egingo da herritarren lehentasunak jakiteko eta bertan herritar bakoitzak premiazkoenak edota gogokoenak aukeratu ahalko ditu.

Panelak erakusgai egongo dira hurrengo egunetan ere eta, nahi duenak, aukera izango du inkesta udal bulegoetan eskatu eta betetako.
Atxondoko Udalak “urtero ahal diren proiektuak gauzatzeko konpromisoa dauka”, Cobosen esanetan eta egitasmoak gauzatzeko herritarrek aukeratutako hurrenkera jarraituko da, beti ere “gastuari aurre egiteko modua dagoen neurrian”.

Udalak 15.000 euro aurreikusita ditu 2016ko aurrekontuan mantentze-lanetarako baina “gutxi gora behera diru kopuru horren erdia bideratu ahal izango dugu herritarrek egindako proposamenak gauzatzeko”, dio Cobosek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados