Friso
Friso
Friso
Friso

“Julene Azpeitia gizonen plazara irteteko ausardia erakutsi zuen emakumea izan zen”

1983. urtetik Durangon ospatzen den literatura lehiaketari Julene Azpeitia izena jartzea proposatu zuen garai hartan zinegotzia zen Juanan Aromak, 1960ko hamarkadan Durangon bizi izan zen maistra ohiak umeekin eta euskararen alde egindako lan oparoa aitortzeko.

Orain, beste aitorpen bat jaso du Zumaiako familia abertzale baten jaiotako hezitzaile eta idazleak, bere lana, bizitza eta ibilbidea batzen dituen ‘Askatasun eguzkia baino beharrago’ liburua argitaratu baitu Xabier Altzibar euskaltzain urgazleak. Egileak, Azpeitiaren hiru bokazioak nabarmentzen ditu: “maistra izatea; ama izatearen bizipenak; eta azkenik, 16 edo 17 urte zituenetik idazle izaera”.

Liburua gauzatzeko, azken hiru urteetan zehaztutako lanaren emaitza bada ere, “orain dela zortzi bat urte” bideratzen hasi zen Altzibar, ‘Eguna’ euskarazko lehenengo egunkaria aztertzen hasi zenean. Ordura arte, “Amandriaren altzoan’ izenburuarekin argitaratutako 100 ipuin laburren bilduma ezagutzen nuen, batez ere”.

“Euskara naturala eta gozoa”

Bilduma horren azterketarekin ohartu zen ikerlaria “Azpeitiak euskara naturala, gozoa, bizia eta oso ulergarria egiten zuela, eta neologismoren batzuk erabiltzen bazituen ere, berarekin alderatuta, bere garaikideak oso manieristak” zirela uste du. “Bere estiloa ahozkotasunean oinarritzen zen eta horrek erabat erakarri ninduen”.

Euzko Alderdi Jeltzalearen ‘Euzkadi’ egunkarian Arritokieta goitizenarekin argitaratutako artikuluak ere aztertu ditu Altzibarrek, “euskararen zein gaien aldetik”, eta testu horietan “umeei gauzak zelan irakatsi, gurasoek zelan hezi behar dituzten umeak, emakumeak nolakoak izan behar diren…” bezalako gaiei buruz idazten zuenez, “garaia ezagutzeko oso interesgarria egin zitzaidan”. Hedabide horretan  “gaztelaniaz idatzitako artikuluak ere argitaratu zituen, baita lehen orrian agertu ziren editorialak ere”.

Gerra Zibilak “genozidio kulturala eta ahaztura” ekarri zuela dio Altzibarrek, “zeren irabazleek ehortzi egin zituzten aurretik zeuden prentsa eta euskarazko liburu guztiak”. Hala ere, Azpeitia gerra aurreko eta osteko “katebegia” izan zela azpimarratzen du ikerlariak, nahiz eta aitortu euskara batuaren eta trantsizioaren etorrerarekin “ez zela gelditu ahaztuta”.

Durangaldean

‘Askatasun eguzkia baino beharrago’ liburuan, Azpeitia Zornotzako Dudean edo Abadiñoko Mendiolan zein Traña-Matienako auzo eskoletan irakasle izan zela gogoratzen du Altzibarrek. 1961. urtean berriz, “orain Durangon bizi naiz nere senarrarekin” idatzi zuen Azpeitiak berak, sasoi hartan Durangoko Juan de Itziarren bizi baitzen, irakaskuntza alde batera utzita eta idazteari eta irratigintzari lotuta.

Julene Azpetia Emakume Abertzale Batzako kidea eta “euskaldun fededun” izateaz gain, “emakumearen ikuspuntutik idazten zuela” eta idazterako orduan “bere ausardia” azpimarratzen ditu Altzibarrek. “Bera bizi izan zen garaian emakumearen boto eskubidea lortu zen eta horren alde egin zuen. Emakumetasuna eta emakumearen balioa erreibindikatzen ditu, eta ausarta da esaten duenean ‘emakumeak ikasteko aukera dutenetik, erakutsi dute gizonek baino gehiago balio dutela’. Eta hori behin baino gehiagotan esan zuen”.

Feminismo kontserbadorea

Mexikon egin zuen egonaldian, ‘El Tiempo’ egunkarian argitaratu zituen hainbat artikulu, eta bertan emakumeen hezkuntzari buruzko iritziak ematen zituen. Horrelako gaien inguruko ardura bazuen ere, ez zuen amatasuna albo batera uzten, eta bere izaera osotasunean hartuta, Altzibarrek uste du “orduko feminismo kontserbadorearen barruan koka daitekeela. Ez zegoen emakumeak plaza publikora ateratzearen kontra, baina nahiago zuen emakumeak jokabide moral garbia izatea abertzaletasunaren alde”. Hala ere, “gizonen plazara irteteko ausardia erakutsi zuen emakumea izan zen”.

Liburuak dituen ia 900 orrialdeetan, idatzitako artikuluen antologia laburra egiteaz gain, Altzibarrek laburpenak, ohar kritikoak edo azterketa literarioa zein hizkera estiloan jarri du arreta. Lan argitaratu berria, bi atal nagusitan banatu du Altzibarrek; alde batetik, Julene Azpeitiaren biografia azaltzen du eta, bestetik, bere obraren inguruko azterketa egiten du.

Lehenengo zatian, Julene Azpeitiaren biografia, bizitza, irakasle ibilbidea eta oroipenak; irakaslea eta pedagogoa; idazle ibilbidea; eta bere nortasuna eta izaera aztertzen dira. Bigarren partean berriz, zelako harrera eta kritika jaso zuen; testuingurua eta gerra aurreko eta gerra osteko idazkera; obraren sukaldaritza, pedagogia, ideologia eta politika; eta azkena, literaturari eskainita dago.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar