Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
BIDEOA

Joseba Sarrionandia izango da Elorrion ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunaren protagonista

Apirilaren 23an mundu osoan ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Elorrioko Udalak, protagonista nagusia Joseba Sarrionandia idazlea izango dela. Prestatutako egitarauak sortzaile iurretarraren bizitza eta obra ezagutzeko aukera emango die elorriarrei.

Elorrioko Udalak antolatutako ekimen berriak “elorriarrak irakurketara bultzatu” nahi ditu Txus Arrieta Euskara, Hezkuntza eta Gizarte arloko zinegotziaren esanetan. Urtero berritzeko asmoa daukan ekimena gauzatzeko “bitartekoak eta noizbehinka horrelako egitasmoak” eskuragarri jarri nahi dituzte.

Ekimen honetan protagonismo azpimarragarria izango du Iturri Kultur Etxean dagoen liburutegiak ere, zerbitzu horrek sei aldiz eskuratu baitu Maria Moliner saria irakurzaletasuna sustatzeagatik, azkena 2017an.

Zaletasun horri bultzada eman eta aurtengo Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, Sarrionandiaren obra guztia eskuragarri jarriko du maileguan hartzeko apirilaren 27a bitartean. Gainera, “alboan, Iurretan, jaio zitzaigun idazle paregabe baten ibilbidea errepasatuko dugu, liburutegitik atera eta kultur adierazpen ezberdinetan ezagutaraziz”, Arrietak azaldu duenez.

Magdalena eta Salaberriaren dokumentala

Egitarauan tartekatutako lehen ekitaldia ‘Irakurketaz’  poesia-performancea izango da. Ikuskizuna apirilaren 19an eskainiko da plaza inguruan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Apirilaren 26an, berriz, Peru Magdalena durangarrak eta Pello Salaberria elorriarrak duela gutxi ekoitzitako ‘Joseba Sarrionandia. Hemen eta Han’ dokumentala eskainiko da Arriolan. Idazleaz gain, hurbileko izan dituen lagunen eta artisten parte hartzea jasotzen da bertan eta, izenburuak iradokitzen duen moduan, hemen eta han kokatzen da dokumentala, Euskal Herrian eta Kuban, alegia.

Dokumentalaren ostean, Magdalena zuzendariak solasaldia irekiko du Sarrionandiaren figura aztertzeko eta irakurzaletasunaz solasteko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados