Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Jesus Mari Arruabarrenak ‘Muga’ liburuko argazkien erakusketa jarriko du urtarrilean Elorrion

‘Muga’ liburuan bildutako argazkien erakusketa Elorrioko Iturri Kultur Etxean ikusgai jarriko du, urtarrilaren 7tik 31ra bitartean, Jesus Mari Arruabarrena argazkilariak eta erakusketaren komisarioak. Bilduma honetarako, liburuan argitaratutako 65 irudietako 50 aukeratu ditu.

‘Muga’ egitasmoa Bizkaiko Foru Liburutegiak sustatuko ekimena da eta bi adar ditu; alde batetik, liburua, eta bestalde, argazki erakusketa. Orson Wellesek 1955ean egindako ‘Pays Basque’ dokumentala zein Arruabarrenak zeinemagile estatubatuarraren pausoei jarraituz Nafarroako iparraldetik eta inguruetatik egindako bidaiak dira egitasmoaren zutabe nagusiak.

Irudien bidez burututako ibilbidean, Comète sarea, Vallespín gotorlekua, Erronkariko enarak, kontrabandoa eta abarrekin zerikusia duten argazkien bilduma osatu du. Izan ere, liburuan zein Elorrion jarriko den argazki erakusketan Iparraldeko eta Hegoaldeko mugan egindako argazkiak egongo dira ikusgai.

Arruabarrenak zuri-beltzean ateratako argazkiekin kartografia fisiko eta emozionala egin du eta, paisaiaz gainera, bere barruari ere erreparatu dio ibilbide horretan.

Bisita gidatuak

‘Muga’ lanaren helburuak, mugak banatuta baina izaera propioa duen komunitate bat erakustea; iradoki irudien bidez Gerra Zibilaren ondorengo hamarkadetako bizimodua eta, azkenik, hurbileko historiari buruzko lekukotza ematea.

Elorrioko Udalak antolatzen duen erakusketa hau goizeko 9:30etik gaueko 21:00ak arte zabalik egongo da urtarril osoan zehar eta bisita gidatu bi eskaintzen dira artistaren eskutik gidatuta: 15ean euskaraz eta 21ean gaztelaniaz. Biak arratsaldeko zazpietan izango dira eta ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea.

Elorrion egingo den erakusketa bigarrena izango da, lehenengoa Foru Liburutegiko Areto Nagusian egin baitzen 2018ko martxoaren 15etik apirilaren 30era.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados