Banner en desktop Banner en moviles
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Mondragon-Unibertsitatea

Jesuitak: Gaurko ametsak,
biharko erronkak!

Jesuitak-ikastetxea-FEB18135 urte baino gehiagoko hezkuntza-esperien­tziarekin eta Jesusen Lagundiaren hezkuntza ereduan oinarritua, Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxe ignaziotarrean berezko ezaugarriak dituzten pertsonak trebatzea dugu xede. Durango eta Durangaldeko 0 eta 18 urte bitarteko ikasleen hezkuntza integrala da gure erronka.

Prestakuntza eta berrikuntza, euskal hizkuntza eta kultura, eleaniztasuna, inklusibitatea, hezkun­tza-elkartea, sare-lana, fedea eta eragiteko konpromisoa dira ikastetxearen zutabe eta proiektuaren oinarriak. Horrez gain, Ikastetxearen kudeaketa-ereduak jasotako Urrezko Q ziurtagiriak islatzen ditu gure kalitatezko hezkuntzaren oinarrian dauden balioak: errukia, kontzientzia, konpromisoa eta konpetentzia.

Txiki-txikitatik barnetasuna, estimulazioa eta ikaslearen parte hartze aktiboa sustatzen ditugu. Jolas heuristikoen, sentsorialen, kohesio jolasen eta artearen bitartez lantzen dugu hori.

Gurean berrikuntza metodologikoa bultzatzen dugu, metodologia aktiboez eta parte-hartzaileez baliatuz, ikasketa kooperatiboa bereziki. Elkarrekin eta elkarrengandik ikasten dugu etorkizunerako konpetentziak garatu nahian. Horretarako, eguneratutako baliabide digitalak ikaste prozesuan txertatuta ditugu. Gure instalazio berritu eta aurrerakoiek ere indarra dute arlo honetan.

Pertsonaren prestakuntza integralaren baitan, hizkuntzen irakaskuntza azpimarratzen dugu, ikasle eleanitzak bultzatuz. Euskaratik abiatuz eta munduari zabalik dauden ikasleak, gaztelania, ingelesa eta frantsesez komunikatzeko trebeak direnak, ahoz zein idatziz. Arlo akademikoan ez ezik, ikasleek eskolaz kanpoko ekintzetan ere hezte aldera, haien gaitasunak eta adimen anitzak indartzen ditugu, etorkizuneko bizitzarako eta haien profilera ondoen egokitzen diren ekintzak eskain­tzen dizkiegu.

Hezkuntza arautuetatik harago, jarduera ugari dugu San Jose Jesuitak ikastetxean. Dantza taldea, askotariko kirolak, musika, adierazpen artistikoak, bertsolaritza… Boluntario lan egiten duten hezitzaileei esker dira posible ekintza horiek guztiak.

Jarduera osagarri ugari horien artean, Arrupe Elkartea dugu. DBHko, Batxilergoko, Zikloetako eta Unibertsitateko gazteek osatua. Pertsonaren garapen akademikoan eta pertsonalean eragin gura dugu, ikastetxean ikasi eta bizitakoa betiko zutabe bihurtu dadin.

Hainbat ekintza eta eskaintzek adierazten dute gure ikastetxean “taldeak” eta “elkarteak” duten garrantzia. Ikasleek, familiek eta ikastetxeko hezi­tzaileok osatzen dugun horretan, ezinbestekotzat jotzen dugu denon arteko lan bateratua. Horrez gain, Kristau Eskolako sarea osatzen dugu eta Durangoko erakundeekin ere elkarlanean aritzen gara.

2018. urtera iritsi gara. Ginena izaten eta gehiago izan nahian jarraitzen dugu. Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxeak izaten, hazten, hezten eta eragiten jarraitu nahi du. Herriari, eskualdeari eta munduari begira, gizartean eragiten.

Gurean, gaurko ametsak, biharko erronkak!

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados