BIDEOA | DURANGOKO AZOKA

Jendetza ugaritasunaren lurraldean

Jendetsu eta giro onarekin hasi da goizeko 10:30ean 52. Durangoko Azoka. Euskal Herriko bazter guztietatik gerturatutako milaka euskaltzale gerturatu da lehen ordutik Landako Gunera, kanpoaldeko hotza uxatzeko eta barruko ‘lurralde’ oparoaz gozatzeko helburuarekin.

Ireki eta berehala ibili da jendea hara eta hona erosketa poltsekin, erakustazokan jarritako postuetan salgai zer dagoen ikusteko ia denborarik izan gabe. Susmo ona hartuko zioten honezkero bertaratu diren ekoizle, saltzaile eta sortzaileek.

Jende ugariren artean egin da eguerdian ‘Hasieraren hazia’ sarrera ekitaldia. Areto Nagusia lepo bete da gerturatutako agintarien eta antolatzaileen hitzak entzuteko eta Yolanda Arrieta idazleak eta L’Atelier dantza eskolako Garazik eta Anek tartekatutako saioak jarraitzeko.

Durango prest dagoela “bizi izango dugunarekin gozatzeko” adierazi ondoren, hiriko alkatea den Aitziber Irigorasek “Sormenaren lurraldea haratago zabaltzea irudikatu nahi ditut gaur eta hemen”. Eginbehar horretan  bide berriak bilatzeko beharra azpimarratu du, “enpresa txiki eta ertainetan; gure kooperatibetan, sindikatuetan eta lan munduan […] eta behar izan berriei erantzun zuzena emateko premia berriztatzailea hainbat eta hainbat arlotan”.

Kulturaren transmisioa

Azokak kulturaren transmisioan izan duen garrantzia nabarmendu du bere hizketaldian Lorea Bilbaok, Bizkaiko Foru Aldundiko euskara eta kultura diputatuak. “Euskara eta sormenaren plaza” den ekimenak “kultura bizi-bizi hasten doala” erakutsiko du Bilbaoren esanetan, baina horretarako “gure kulturak indar ekonomikoa” behar duela gogoratu die gerturatzen direnei bertan dagoena erostera animatu aurretik.

Euskara eta euskal hiztunen komunitatea izan ditu hizpide Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Euskarari eman behar zaion bultzada handia emateko ahaleginean sektore guztiak behar direla adierazi ostean, “euskarak gauza asko beharko ditu hizkuntza erakargarriagoa eta erabiliagoa izateko” aipatu zuen,”besteak beste, eduki erakargarriak”.

“Gaurtik hasita sormenaren lurraldeko herritar” garela adierazi ostean, Azokaren lurraldea eraikitzeko beharrezkoak diren bost elementuak azpimarratu ditu Nerea Mujikak, Gerediaga Elkarteko lehendakariak: “Sortzaileak, hartzaileak, azpiegiturak, sare kultural sendo bat eta kultur politikak” zenbatu ditu, guztiak direlako “nahikoak eta ezinbestekoak aldi berean”.

Horrez gain, “abangoardia eta tradizioa nahasten diren tokia, komertziala eta apurtzailea elkartzen diren espazioa” dela aipatu ondoren “Azoka merkatua da” gogoratu zuen Mujikak.

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close