Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Jendetsua baina erosoa izaten ari da Landako gunean jarritako standen bisita

Jendetsua baina erosoa izaten ari da Landako gunean jarritako standen bisita

Bide erdia baino gehiago egin eta gero, azken txanpari ekingo dio gaur eta bihar Durangoko Azokaren 50. edizioak. Lehen hiru jardunaldietako erritmoari eutsiz gero, gelditzen diren azken bi egunetan, urrezko ezteiak betetzen dituen ekimen hau inoiz egindako arrakastatsuenetakoa izango da.

Aurtengo Azokak jende ugari bildu du igarotako hiru egunetan baina, zorionez, ez dira egon beste urte batzuetako pilaketak. Aurten bisitariek sakabanatuta dabiltza prestatutako gune ezberdinetan eta Durangon egiten ari diren Artisau ferian eta merkatu alternatiboan, tabernatan edo kalez-kale.

Landako gunean jarritako standen artean ibiltzea eroso egiten da eta horren arrazoia bilatzerakoan bat datoz antolatzaile, bisitari eta salmenta postuetako arduradunek. “Aurtengo Azokak bost egun ditu, azken edizioetan baino bat gehiago, eta jendea horretaz baliatu da” eta, itxura baten, mailakatuta gerturatzen da bertara.

Eragina salementetan

Erosotasun horrek abantaila ugari dakar bisitarientzat eta standetan dauden liburu, disko, aldizkari eta bestelako produktuak ondo aztertzeko aukera emateaz gain, idazle, musikari, editore edo salmenta postuetan dauden pertsonekin lasai hitz egiteko aukera ematen du.

Kasu batzuetan, hala ere, pilaketak sortzen dira, batez ere bozgorailutik esaten denean sortzaile batek aleak sinatuko dituela bere standean. Hala gertatzen ari da Landakon bere etxean baino gehiago ‘idazten’ ari den Toti Martínez de Lezearekin. Ereinen standean agertu orduko egiten diren jende-ilarak azpimarratzekoak dira.

Larrabetzun bizi den idazleak helduentzako ‘Isilpean gordea’ eta gaztetxoek gogoko duten Nur pertsonaiaren abentura berria, ‘Nur eta altxorraren kutxa’, aurkeztu ditu nobedade moduan eta jasotako arrakasta itzela da.

Durangoko Azoka erakusleiho eta saltoki ezin hobea dela aitortzen dute sortzaileek behin eta berriro eta betan gotea “derrigorrezkoa” dela azpimarratzen dute. Landakon oso gustura dabilena “idazlea naiz eta liburu salmentatik bizi” den Jon Arretxe da. Basaurikoak Touré detektibea protagonista duen laugarren nobela beltza argitaratu du ‘Estolda jolasak’ izenburuarekin eta lan hori ez ezik beste guztiak ere ederto saltzen ditu egun hauetan.

Betiko ‘klasikoak’ ere gogo onez hartu dituzte Azokan eta Joseba Sarrionandiaren ‘Lapur banden etika ala politika’ eta Gerediagaren historia errepasatzen duen liburuaz gain, aipatzekoak dira Anjel Lertxundiren ‘Zu’, Bernardo Atxagaren ‘Muskerraren bidea’ edo ‘Xola eta lapurra’, Ramon Saizarbitoriaren ‘Lili eta biok’ edo Pako Aristik gazteentzat idatzitako ‘Armiarma txiki baten epopeia handia’ bisitariengandik jasotako onespena.

Musikan, espero zen harrera ona berretsi dute Ken Zazpiren ‘Phoenicoperus’, Esne Beltzaren ‘Esna’, Fermin Muguruzaren ‘Nola?’, Sorkunen ‘Ziklomorphosia’ Mikel Urdangarinen ‘MMXV’ eta Iheskideren ‘Garaitu ez gaituztelako’ diskoek.

Asteleheneko egitaraua

Areto Nagusia. Gogoetaren plaza. ‘Erreleboa belaunaldi arteko zubiak’
12.30. Sustrai Colinak gidatuko du Jose Mari Agirretxe ‘Porrotx’ eta Itxaro Bordaren arteko solasaldia.
18.00. Sustrai Colinak gidatuko du Danele Sarriugarte, Hedoi Etxarte, Miren Amuriza eta Joseba B. Lenoir bilduko dituen mahai ingurua.

Ahostsena (zuzenekoak):
Serious Business, Mikel Uraken, Los Galerna, Muskulo, Hutsa,Niketz, Elustondo, Pecozza United, Han, Marmoka, Sueder, Bilbomatiks, Skasti, Kometa

Ahostsena (solasaldiak):
William A. Douglass, Patxi Zubizarreta, Adur Larrea, Alis Salem Iselmu eta Xabier Monasterio, Bide Ertzean & Metrokoadroka, Mikel Rodríguez, Parradust Ceol Project, Miren Amuriza, Maite Gurrutxaga eta Uxue Alberdi, Juanra Madariaga, Harkaitz Cano, Oiert Aranzabal & Rafa Rueda, Pierres Mestrot.

Irudienea:
‘Legión Cóndor’, Laburbira, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga elkarrizketatuko ditu Aitor Abaroak, ‘Burbunak eta etsayak’, ‘Gure kabuz ala hil´, ‘Gure sor lekuaren bila’, ‘Pikadero´.

Szenatokia:
‘Eskutitzak’ antzezlana

Kabia@:
Irrati teknologiak, Gaztezulo webgune berriaren aurkezpena, Argia, Berria, Ahotsa.info, Mugikaria eta Sustatu, Tokikom, Hedabideen etorkizuna.

Saguganbara:
www.haurliteraturaretoa.eus webgunearen aurkezpena, Armiarma txiki baten epopeia handia, Irakurmen txakurra, Kontutxuek, Bazen bitan…, Kontu eta Kantu, Orri-markatzaileatailerra, Kale kantoi

Plateruena:
Esne Beltza

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados