Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
UDAL HAUTESKUNDEAK

Jende nagusi, gazte eta umeentzako auzoguneak eraikitzeko proiektua plazaratu du Durangoko EH Bilduk

Durangoko hainbat auzotan, hutsik dauden eraikin edo lokaletan, jende nagusi, gazte eta umeentzako auzoguneak eraiki nahi ditu EH Bilduk. Landakoko Murueta dorrea, San Faustoko Kapitanena baserria, Juan de Itziarko lokala eta Aramotzeko zentro zibikoa ipini dituzte adibidetzat.

“Garrantzitsua da auzotarrak elkartu ahal izateko espazioak izatea auzoan bertan, herriko beste leku batzuetara joatea sarri ezinezko izaten baita jende nagusi eta umeentzat. Auzo asanbladetan ardura hau helarazi izan digute askotan, eta arazo honi soluzio bat bilatzeko planteatzen dira auzo-lokalak“, azaldu du EH Bilduk.

Auzoetako espazio hauek zabaltzeaz gain, herri osoari eskainiko zaizkio beste espazio bi ere proiektatu ditu koalizioak, izan ere, Correosen eraikin zaharra eta Landako Gunea ere erabilera anitzetarako izan daitezkeela uste dute.

Auzo asanbladak

Horretaz gain, “azken lau urteetan auzoetan egindako lanarekin jarraitu asmoz”, auzo guztietan auzo asanbladak deitu ditu, proiektuak azaltzeaz gain, auzo bakoitzeko zinegotzi arduraduna izango dena aurkezteko. Joan den astean egin zituzten lehenengoak San Fauston, Landakon eta Tabiran.

Bihar Madalena, Sasikoa, Juan de Olazaran eta San Inazioko auzokideekin egingo dute batzarra, Udal Euskaltegian. Eguaztenenan, San Roke, Askatasun, Aramotz eta Astepeoekin, Zabalarran. Eguenean, Ezkurdi, Montebideo eta Kurutziagako auzokideekin bilduko dira Plateruenan eta maiatzaren 21ean, berriz, Antso Estegiz, Juan de Itziar eta alde zaharrekoekin San Antonio ikastetxean. Batzar denak 19:00etan hasiko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados