Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera eskainiko du aurten ere Elorrioko Kirol Asteak

ElorrioKirolAsteaErdellaElorrioko Udalak eta herriko hainbat kirol taldek 6 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoei zuzendutako Kirol Astea antolatu dute aurten ere. Ekimena Pazko Astean burutuko da, apirilaren 14tik 17ra bitartean, eta izena emateko epea irekita dago.

Udaberriko oporraldia igarotzeko prestatutako kirol-jarduerak txirrindularitza, txikibox, errugbia, mendi-irteera, saskibaloia, xakea, areto-futbola eta atletismoa izango dira eta parte hartzaileek modalitate horien artean aukeratu ahal izango dute.

Kirol Astea ospatuko den lau egunetako saioak goizez (10:00etatik 13:00etara) eta arratsaldez (16:00etatik 18:00etara) izango dira, kirol taldeetako kideen laguntzarekin. Jarduera guztietarako elkargunea kiroldegia izango da.

Kirol Astean parte hartzea doakoa bada ere, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, ikastetxeetan edo Udalaren webgunean eskuragai dagoen inskripzio orria bete eta udaletxeko HAZn, Iturri Kultur Etxean edo Kiroldegian eman beharko da, apirilaren 1eko 14:30ak baino lehen.

Egitaraua

Apirilak 14, asteartea
Goizean: txirrindularitza (Herriko plazan)
Arratsaldean: saskibaloia (kiroldegian)

Apirilak 15, asteazkena
Goizean: txikibox (Lourdesko instalazioetan)
Arratsaldean:  xakea (Kirol Etxean)

Apirilak 16, osteguna
Goizean: Errugbia (errugbi zelaian)
Arratsaldean: Areto-futbola (kiroldegian)

Apirilak 17, ostirala
Goizean: mendi-irteera
Arratsaldean: atletismoa (Herriko plazan)

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados